Orreaga Iribarren Agorreta
Zilbeti auzoa; Erroibar (Nafarroa) (1931)
Biografia
1931n Zilbetin jaioa, herriguneko Ansorena etxean. Sei seme-alabatan laugarrena. Bi gurasoak nekazariak, aita Eugikoa (Azkarate bordakoa) eta ama Zilbetikoa (etxekoa). Aitak seme-alabak euskalzaletu zituen eta herrian euskara transmititu zuen familia bakarra izan zen. Haurride guztiek ikasi zuten ongi euskaraz. 13-14 urte zituela Iruinera joan zen ikastera, eta 23 urtetan moja sartu zen, Maria Sortzez Garbiaren Alaben ordenean. Iruñean 22 urte egin dituen arren, besteak beste Bartzelonan eta Madrilen ere bizi izan zen, eta superiora eta ikastetxe-zuzendari lanak egin zituen. Hala ere euskarari eutsi zion, nahiz apur bat galdu, eta herriko hizkeraren arrastoa oraindik oso nabarmena da haren hizkeran.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ERB-021 | 2021 | Euskal Herriko Ahotsak | Agustin Mendizabal |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?