Badihardugu eta Lea-ArtiBAI euskarari elkarteen arteko hitzarmena

2010ko mai. 14a, 15:39

Badihardugu Euskara Elkarteko Asier Sarasuak eta Lea-ArtiBAI euskarari elkarteko Iker Ajuriak elkarlanerako hitzarmena sinatu berri dute Lea-Artibai eskualdeko ahozko ondarea jaso eta hedatzeko asmoz.

Bi elkarteok lehendik ere elkarlanean ari baziren ere, 2010era begira hitzarmena sinatu da Lea-Artibai eskualdeko hainbat herritan grabazioak egin eta ahotsak.com webgunean txertatzeko helburuarekin. Lea-Artibaiko ahotsak izena jaso du proiektuak eta dagoeneko 2009-2010 epean 16 grabazio egin dira Aulestin, Lekeition, Etxebarrian, Markina-Xemeinen eta Mendexan.

2010ean egingo diren lanen artean, beste 12 elkarrizketa berri egingo dira Aulestin, Markina-Xemeinen, Berriatuan eta Ondarroan eta, horretaz gain, grabazioen lanketari ere hasiera emango zaio. Grabatutako hainbat zintaren laburpena egin ostean, bideo-pasarteak ikusgai jarriko dira webgunean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia