Arrasateko euskararen inguruko ikastaroa

2010ko urr. 7a, 09:41

Arrasateko AED elkarteak atzo jakinarazi zuenez, herriko euskara ikasteko eta hobetzeko ikastaroa antolatu dute datozen asteotarako. Era guztietako ikasle eta herritarrentzat dago pentsatuta.

Zahar edo berri, euskaldun denei zuzenduta dago ikastaroa, baita eguneroko bizitzan euskalkian berba egiten dutenei ere. Ez baitugu beti ondo egiten.

20 orduko ikastaroa izango da AEDk antolatutakoa, eta urria bukaeran hastea da asmoa, udal euskaltegian. Euskalkia ikasi edo hobetu gura duten euskaldun guztiei dago zuzenduta, eta matrikula 55 eurokoa izango da (AEDko bazkideek 50 euro).

Informazio gehiago eta aurkezpenaren bideoa Goiena.net webgunean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia