Albisteak
Debako ondarearen transmisioa
2011ko uzt. 7a, 14:28
Debako Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak Debako ondarearen transmisioa indartzeko proiektua martxan jarri zuten 2010 bukaeran. Lanaren emaitza ekainaren 25ean aurkeztu zuten Debako Ostolaza Kultur Elkartean.
Grabazioen eta hiztunen inguruko informazioa PDFan jaisteko aukera Ahotsak.com webgunean
2011ko eka. 14a, 11:36
Gaurtik aurrera, aukera berria gehitu dugu Ahotsak.com webgune honetan. Edozein zintaren eta hizlariren inguruko informazio publiko guztia PDF batean jaitsi ahalko duzu zure ordenagailura.
Ahozko ondarea batu, katalogatu eta hedatzeari buruzko ikastaroa emango dugu UEUrekin
2011ko eka. 13a, 10:35
UEUk aurtengo udarako prestatu duen ikastaro sortaren baitan, "Euskal Herriko Ahozko Ondarea: bilketa, katalogazioa eta hedapena" izenburutzat duen ikastaroa emango du Badihardugu Euskara Elkarteak. Testigantzak nola jaso, katalogatu eta hedatu azalduko da bertan.

Euskararen transmisioari buruzko mintegia egin zen Eibarren
2011ko eka. 7a, 15:01
Maiatzaren 25ean euskararen transmisioa hizpide izan zuten Eta Kitto! euskara elkarteak antolatutako mintegira hurreratu zirenek. Ikerketa, hausnarketa eta esperientzia hainbaten berri eman zuten eta solasaldia ere izan zen.

Herri indigenetako ordezkariak Mintzolan
2011ko mai. 31a, 17:00
Gaur goizean Mintzola bisitatu dute Latinoamerikako 18 ikaslek, herri indigenetakoak guztiak ere. Bertsozale Elkartea, Xenpelar dokumentazio zentroa eta Ahotsak.com proiektuak ezagutu dituzte.

Hizkuntzen berreskuratzeari buruzko bigarren DVDa kaleratu du Garabidek
2011ko mai. 26a, 10:00
Garabide elkarteak Euskararen berreskuratzea izeneko bildumaren baitako bigarren alea kaleratu du, Hizkuntzaren estandarizazioa izenburupean. Bertan euskara batuaren beharrak, arazoak eta bilakaera aztertzen dira.

Ahotsak-eko lekukoak omendu zituzten Berastegin
2011ko mai. 20a, 14:41
Berastegiko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak Berastegiko ahotsak proiektuan parte hartu zuten lekuko guztiak omendu zituzten igandean, maiatzak 15, urtero San Isidro egunez egiten den bazkarian.

Nafarroa Behereko lehenengo bideoak sarean
2011ko mai. 10a, 08:48
Poliki-poliki bagabiltza Euskal Herriko txoko gehientsuenetako lekukotasunak biltzen. Nafarroa Behereko zenbait herritako testigantzak jasoak genituen eta orain horiek ere sarean entzungai ipintzen hasi gara. Lehenengo bideoak Xelextin Saroiberri urepeldarrarenak dira.

"Euskara gaixo" dokumentala, Osakidetzako hizkuntza urraketak salatzeko
2011ko mai. 6a, 09:37
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak dokumentala kaleratu du, Kepa Elortza oñatiarraren testigantza oinarri hartuta, Osakidetzan hizkuntza eskubideen "etengabeko urraketa" salatu eta "urjentziazko neurriak" eskatzeko.

Gernikako bonbardaketaren 74. urteurrena
2011ko api. 26a, 08:58
1937ko apirilaren 26an erre zuten Gernika-Lumoko herria Francoren aliatuak ziren Alemaniako "Kondor" Legioko hegazkinek. Ehundaka herritar hil ziren arratsalderako laurak aldera hasi ziren erasoetan. Bertatik bertara egun hori bizi izan zuten hainbat eta hainbat lekuko ditugu elkarrizketatuta. Beraien omenez hona hemen horietako hainbat lekukotasun.

Wichita hizkuntzako azken lekukoa
2011ko api. 19a, 12:32
Al Jazeera telebista-kateak Wichita hizkuntza (Oklahoma, AEB) hitz egiten duen azken lekukoa elkarrizketatu du, Doris McLemore. Bera da Ameriketako hizkuntza hori hitz egiten duen azkenengo pertsona. "Gizon zuriak gure hizkuntzak suntsitu nahi izan zituen".

Ahotsak Hamaika Telebistan
2011ko api. 15a, 14:33
Duela pare bat aste Eibarren izan genituen Hamaika Telebistakoak. Ahotsaken inguruan solasean aritu ginen beraiekin. Hemen duzue emaitza.

Ahotsak proiektuan parte hartu duten arrasatearrek omenaldia jaso zuten Kulturaten
2011ko api. 15a, 14:31
Duela pare bat egun aurkeztu genuen Arrasateko Ahotsak proiektua Kulturateko areto nagusian. Udaleko ordezkariek eta Badihardugu elkarteak horrelaxe eskertu nahi izan zieten beraien ekarpena azken urteetako grabazioetan parte hartu duten arrasatearrei.

80 urte Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zela
2011ko api. 14a, 21:54
1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen Espainiako estatuan II. Errepublika. Aldaketa politiko ikaragarria suposatzen zuen gertakariak eta pozez zoratzen utzi zuen ezkerreko eta ikuspegi aurrerakoiko jendea. Eibar izan zen estatu osoan Errepublika aldarrikatu zuen lehen herria. Hona hemen nola bizi izan zuten egun hura bai herrian bertan, bai inguruko beste lekuetan ere.
Donostiako Ahotsak aurkezpena
2011ko api. 12a, 18:11
Joan zen astean ekitaldi ederra izan genuen Donostiako Udaletxean. Azken 2 urteotan Donostian elkarrizketatu ditugun lekukorik gehienak Areto Nagusian bildu genituen, proiektuan parte hartzea eskertzeko eta bakoitzari bere DVDa eta diploma emateko. Bide batez, orain arte egindako lana ere aurkeztu genuen. Donostiako Euskara Patronatuaren eta Badihardugu Euskara elkartearen arteko lankidetza-hitzarmenari esker, 2009tik hona 135 donostiar elkarrizketatu dira Donostiako Ahotsak proiektuan. Hona hemen zenbait datu, ekitaldiko argazkiak eta Donostiako proiektuaren aurkezpen-bideoa.
Euskera Batua-Bizkaiera bihurgailu automatikoa aurkeztu dabe
2011ko api. 6a, 14:11
Gaur aurkeztu dan sistemea Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dau eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Azkue Fundazinoagaz batera jarri dau proiektua martxan. Holan, tresna barri horri esker, euskera batuan dagozan testuak bizkaierara aldatu ahal izango dira eta alderantziz. Oraindik Beta fasean dago egitasmoa, hau da, frogak eta hobekuntzak egiten jarraitzen dabe, baina Bilbon gaur egindako aurkezpenean aurreratu dabenez, maiatzean danon eskura egongo da bihurgailua.

Burdinola Elkartearekin hitzarmena
2011ko api. 3a, 11:32
Ostiral arratsaldean bildu ziren Legazpin Burdinola Elkarteko eta Badihardugu Elkarteko zenbait kide. Helburua, bikoitza: batetik elkarte bien arteko lankidetza hitzarmena izenpetzea; bestetik, Aitor Azpiazuk azken urteotan Legazpin egindako hainbat grabazio Ahotsak.com webgunerako jasotzea.
Durangoko Bonbardaketa
2011ko api. 1a, 13:36
1937ko martxoaren 31n armada faxistako hegazkin italiar eta alemaniarrek Durango bonbardatu zuten eta 336 hildako eragin. Herminio Urizar elorrioarra Durangon bizi zen sasoi hartan familiarekin, eta goiz hartan bizi izandakoa kontatu zigun.

Zornotzako hainbat grabazio zahar
2011ko api. 1a, 12:38
Zornotzako 88 grabazio zahar jaso ditugu eta jadanik gure webgunean daude katalogatuta. 1988. urtean eta 2007-2008 urte bitartean bertako aditz-erak eta toponimia jasotzeko egindako grabaketak dira.
"Elorrioko Ahotsak" proiektuko emaitzen aurkezpena
2011ko api. 1a, 11:45
Martxoaren 30ean, eguastenez, aurkeztu ziren herriko udaletxean "Elorrioko Ahotsak" proiektuaren lehen emaitzak. Udaleko eta Badiharduguko ordezkariek gidatu zuten ekitaldian 50 lagunetik gora izan ziren, hiztun, senide eta bestelako herritarren artean.