Aditzak.com, euskal aditza praktikatzeko webgunea

2011ko urr. 21a, 12:35

Baliabide berria daukagu sarean: Euskal aditza ikasteko eta zalantzak argitzeko webgunea. Aditzak.com, Ideatecak argitaratu berri duen webgune berria.

Ideatecak webgune berria aurkeztu berri du. Garikoitz Knörr filologoaren laguntzarekin, euskal aditza praktikatzeko webgunea argitaratu du: www.aditzak.com.

Ohiko taulen ordez, webgune honen bidez ere euskal aditz laguntzailea ikasteko aukera izango dugu. Praktikatzeko, zalantzak argitzeko... Kasuak eta pertsonak aukeratu, eta webguneak adizki zuzena emango digu. Modu erraz, xinple eta intuitiboan, arbel itxurako webgune batean.

Oraingoz adizki nagusiak besterik ez ditugu, baina laster aditz trinkoa eta alokutiboa kontsultatzeko aukera ere garatuko omen dute. Eta euskalkietako adizkiak ere sareratuko omen dituzte hurrengo fase batzuetan.

Ongietorri, Aditzak.com.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia