Ahozko corpusak esparru elebidunetan

2011ko urr. 17a, 17:34

Eusko Ikaskuntzak antolatuta, Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin, jardunaldi interesgarriak izango dira Bilbon azaroaren 3an: Ahozko corpusak esparru elebidunetan.

Jardunaldiak esparru elebidunetako ahozko corpusen bilketa eta tratamenduan aditua den talde bat elkartzen du elkarrizketa bat eragiteko asmoz. Elkarrizketa horretan egungo egoera eta bilduriko materialak analizatzeko prozedurak azalduko dira, baita horiek gero izango dituzten aplikazioak ere, bai azterlan espezifikoki linguistikoetan nola bestelakoetan. Hizkuntza mailako kultura ondarea biltzea da kontua eta esparru horren barnean interes bereziko beste alderdi batekin, hizkuntzen ukipenarekin, zerikusia duten hitzaldiek egituratzen dute jardunaldia. Era berean, nabarmentzekoa da tekonogia berrien erabilerak dagokigun ikerketa eremuan duen garrantzia. Hala, beraz, Jardunaldiaren helburu espezifikoak ondokoak dira: ahozko corpusen bilketaren ikuspegi sistemikoa lortzea, gehienbat euskal barrutiari dagokionez; talde desberdinek erabilitako metodologia eta prozedura teknologikoak kontrastatzea; taldeen arteko trukerako bide posibleak erraztea, hala prozedurei nola materialei dagokienez ; azkenik, ikasle parte hartzaileen jarduerak aberastea, etorkizuneko ikerketa lerroetan gauzatu litekeen hizkuntzalaritza aplikatuaren eredu batera hurbiltzeko aukera eskainiz.

Batzorde Zientifikoa

Estíbaliz Amorrortu Gómez. Deustuko Unibertsitatea. José Ignacio Hualde. University of Illinois. Florentino Paredes. Universidad de Alcalá. Cartsten Sinner. Universität Leipzig

Batzorde Antolatzailea

Jose Maria Etxebarria Lejarraga. Eusko Ikaskuntza. Alex Iribar Ibabe. Deustuko Unibertsitatea Itziar Turrez Aguirrezabal. Deustuko Unibertsitatea.

Informazio guztia eta egitaraua Eusko Ikaskuntzaren webgunean bertan.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia