Albisteak

Euskal Herriko I. Hikadromoa Durangoko azokan, errepikatzeko modukoa

2024ko abe. 9a, 10:51

Badiharduguk Durangoko azokan antolatutako ekimenak primeran joan ziren: bai ostiraleko hitzaldia eta baita larunbateko Hikadromoa ere. Azokan guztira 200 ekimen egon arren, harrera beroa izan dute.

Gehiago irakurri...

 

Badiharduguk hitanoari buruzko hitzaldia emango du gaur Durangoko azokan

2024ko abe. 6a, 10:01

Badiharduguk hika ikasteko Appa Hi! aplikazioaren bertsio berriak aurkeztuko ditu eta baita hitanoari buruzko webgune berria ere: hika.ahotsak.eus. Fernando Oiartzunek, berriz, Ahotsak.eus webgunera igo berri diren Leitzako hikako grabazioak izango ditu hizpide. Gaur izango dira hitzaldiak, 19:20an hasita Kabia gunean, Durangoko azokako areto nagusian.

Gehiago irakurri...

 

Gaurtik abenduaren 8ra bitartean Durangoko azokan egongo gara

2024ko abe. 5a, 13:20

Gaur zabaldu ditu ateak 59. Durangoko Azokak eta bertan izango gara aurten ere. Ahotsak.eus-Badihardugu elkartea stand-ean euskararen inguruko Euskal Herri osoko argitalpenak aurkituko dituzu. Animatu eta zatoz!

Gehiago irakurri...

 

"Berriketa Plaza" egin zuten atzo Bergaran, euskara berbagai hartuta

2024ko abe. 4a, 10:56

Euskararekin lotutako bizipenak jasotzea izan zen atzo Euskararen Egunean Bergaran antolatu zuten "Berriketa Plaza" izeneko ekimenaren helburua.

Gehiago irakurri...

 

Appa Hi! lehiaketa egin dute Oñatiko DBH4ko ikasleek, Euskararen Egunean

2024ko abe. 3a, 15:10

Euskararen Egunean hitanoari keinua egin diote gaur Oñatin. Institutuko, Txantxiku ikastolako eta Elkar Hezi ikastetxeko DBH4ko 120 ikaslek Appa Hi! lehiaketan hartu dute parte eta oso giro polita sortu da.

Gehiago irakurri...

 

Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dugu

2024ko aza. 29a, 12:08

Frankismo garaian Zumaian euskalgintzan izandako mugimendua jasotzen du 'Xirrikituak zabaltzen' dokumentalak. Zumaiako Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak elkarlanean sortutako ikus-entzunezkoa atzo aurkeztu zen Aita Mari aretoan.

Gehiago irakurri...

 

Euskal Herriko I. Hikadromoa egingo da Durangoko azokan, abenduaren 7an

2024ko aza. 25a, 12:01

Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osatzen duten ZirHika taldeak Hikadromoa antolatu du Durangon, Landako ikastetxean. Euskal Herriko hikazaleei parte hartzeko deia egin diete, elkarrekin hika egiteko, ondo pasatzeko eta hitanoa bizirik dagoela erakusteko.

Gehiago irakurri...

 

Argentinako Corrienteseko Tamara Alegre guarania Ahotsak proiektua ezagutzera

2024ko urr. 29a, 11:56

Garabide Elkarteak antolatzen duen Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroan parte hartzen ari den Argentinako Tamara Alegre guaraniaren bisita izan dugu Badihardugu elkartean. Euskal Herriko Ahotsak proiektua ezagutzera etorri da, Corrientesen antzeko ibilbidea hasteko asmoarekin.

Gehiago irakurri...

 

"Hitanoaren egoera eskasa den arren, badago esperantzarako tarterik"

2024ko urr. 25a, 11:22

Hitanoa bezpizteko lanak izeneko hitzaldia eman zuen Idoia Etxeberriak, atzo arratsaldean Bergarako Olaso Dorrean. Badihardugu euskara elkarteko kidea da eta Oñatiko Ingo Xonau! egitasmoko koordinatzailea. Euskararen inguruko hitzaldi zikloaren parte izan zen.

Gehiago irakurri...

 

Bizkaiko musikari tradizionalen pasarteak entzungai Getxo Folk-eko erakusketan

2024ko ira. 13a, 12:07

Dagoeneko martxan da 40. Getxo Folk jaialdia. Aurtengo egitarauaren barruan, Bizkaiko musikari tradizionalak erakusketa antolatu du Itxartu taldeak, Getxo Kulturarekin batera. Besteak beste, Patxi Bilbao, Juan Aiesta, Bonifazio Arandia eta Leon Bilbao musikari bizkaitarren pasarteak ikusi/entzun ahal izango dira bertan.

Gehiago irakurri...

 

"Eibar 1960-1980: gozo eta mikatz" dokumentala prestatu du Badiharduguk

2024ko uzt. 4a, 09:10

Badihardugu Euskara Elkarteak "Eibar 1960-1980: gozo eta mikatz" gazteei zuzendutako dokumentala prestatu du Eibarko Udalaren Egoibarra Batzordearen eskariz. Ikuspegi ezberdinetatik, Eibarrren diktaduraren azken urteak eta trantsizioaren hasierakoak nola bizi izan zituzten ezagutzeko aukera ematen digu dokumental honek.

Gehiago irakurri...

 

Appahi! aplikazioaren Azkoitiko bertsioa eta Hikagin inkestaren emaitzak aurkeztu ditugu

2024ko eka. 20a, 17:55

Azken urteetan Azkoitiko hitanoa biziberritu nahian dabil Azkoitiko Udala, Hike eizan! proiektuaren bitartez; Badihardugu Elkarteak ere proiektuarekin elkarlanean jardun du. Aurten Appahi! aplikazioari Azkoitiko atala gehitu diogu eta, horrez gain, hitanoaren egoera ezagutzeko Euskal Herri mailan egindako inkestan azkoitiarrek emandako erantzunak aztertu ditugu. Gaur aurkeztu ditugu lanaren emaitzak Azkoitian, Pleno Aretoan emandako prentsaurrekoan. Ekainaren 27an egingo den IV. Hike bertso saioaren berri ere eman dute.

Gehiago irakurri...

 

Hika Eguna ospatuko dute larunbatean Oñatin, hirugarren aldiz

2024ko eka. 19a, 14:17

3. Hika Eguna antolatu du aurten ere Oñatin Ingo Xonau! taldeak, Udalaren babesarekin. Hika-poteoa, hika-bazkaria eta hika-erromeria ibiltaria izango dira, larunbatean. 

Gehiago irakurri...

 

Mexikoko Yucatango aktibista maiak Ahotsak proiektua ezagutzera

2024ko eka. 14a, 11:21

Ekainaren lehen hamabostaldian Mexikoko Yucatango 12 aktibista maia etorri dira Euskal Herrira euskararen biziberritzearen esperientzia bertatik bertara ezagutzera, Garabide Elkarteak bideratuta. Egonaldiak iraun duen bitartean, hainbat proiektu eta elkarte ezagutzeko aukera izan dute. Corpusa lantzen ari den lantaldea, grabazioak egiten ari da Yucatango penintsulan zehar. Ahotsak proiektuaren esperientzia partekatu dugu haiekin.

Gehiago irakurri...

 

Giro polita Oñatiko hika ikastaroan

2024ko eka. 11a, 09:14

Atzo amaitu zen Oñatiko euskaltegian antolatutako hika ikastaroa. Aurreko ikastaroak emakumeentzat izan ziren. Oraingoa, berriz, mistoa. Plaza guztiak bete ziren. Irakaslea eta ikasleak pozik agertu dira ikastaroan sortu den giroarekin. 

Gehiago irakurri...

 

Ondarroako institutuko ikasleek egindako transkripzioak sareratu ditugu

2024ko mai. 31a, 09:41

Ondarroa BHIko Batxilergoko 1. mailako ikasleek Ahotsak.eus-eko hainbat pasarte transkribatu dituzte azken asteotan, Beñat Urkiza irakaslearen gidaritzapean. Dagoeneko webgunean ikus daitezke guzti-guztiak.

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak.eus-eko pasarteekin sortutako "Gerra Zibila Aramaion" ikus-entzunezkoa ikusgai

2024ko mai. 15a, 10:00

Julen Arriolabengoak (Aramaio, 1960), Ahotsak-eus-eko pasarteak erabiliz, Aramaion gerra nola bizi izan zen erakusten duen 35 minutuko ikus-entzunezkoa sortu du eta sareetan dago ikusgai jada. 

Gehiago irakurri...

 

Gernikako bonbardaketa, lekukoek kontatuta: "Bota eta bota!"

2024ko api. 26a, 10:14

1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumo bonbardatu zuten hegazkin alemaniar eta italiarrek, Francoren aginduz. Duela 87 urte une latz haiek bizi izan zituztenen lekukotasunak jasotzeko aukera izan genuen Ahotsak.eus proiektuan, eta bideo labur bat prestatu genuen. 

Gehiago irakurri...

 

II. Errepublika aldarrikatu zen Eibarren orain dela 93 urte

2024ko api. 13a, 09:46

1931ko apirilaren 14ko goizean, II. Errepublika ofizialki aldarrikatzear zegoela, Eibarren lehendabizikoak izan ziren Errepublikako bandera udaletxeko balkoian eskegitzen.

Gehiago irakurri...

 

Jose Antonio Ardanzari egindako elkarrizketaren laburpena ikusgai

2024ko api. 10a, 10:36

Ahotsak.eus proiektuan Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia elkarrizketatu genuen 2017an eta jasotako testigantzekin bideo labur bat ere prestatu genuen.  

Gehiago irakurri...

 
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia