Albisteak

Herri Irratian egongo gara
2008ko urr. 11a, 08:50
Gaur, larunbata, Herri Irratian izango gara Ahotsak.com proiektu honen inguruan berbetan. Eusko Ikaskuntzak gidatzen duen programan izango da, arratsaldeko 3etan.

Euskal Herriko folkloreaz eta etnografiaz kongresua
2008ko ira. 25a, 21:58
Datorren urriaren 4rako (larunbata) jardunaldi interesgarria antolatu du Eusko Ikaskuntzak Basaurin: Euskal Herrian folklore eta etnografia ikerketa. Besteak beste, Ahotsak.com proiektua aurkeztuko dugu.
Grabazio berriak EreƱon eta Bidania-Goiatzen
2008ko ira. 24a, 13:39
Urtzi Reguero eta Ariane Ensunza Euskal Filologiako ikasleek 25 grabaziotik gora egin dituzte udaran Ereñon eta Bidania-Goiatzen.
Euskara Dialektalaren Ahozko Korpusa (EDAK)
2008ko ira. 22a, 22:22
Azken egunotan aurkeztu du EUDIA ikerketa taldeak EDAK proiektua eta bere webgunea: www.edak.tk. Proiektu horren helburua da, euskara belaunaldiz belaunaldi jasaten ari den aldaketa aztertzea.

Zestoan eta Azkoitian lanean
2008ko ira. 18a, 22:34
Aurreko urteetan ere hasiak geunden Urola Kostan grabazioak egiten, baina 2008. urte honetan lana handitu egin da, batez ere Zestoako udalak eta Azkoitiako udalak emandako laguntzari esker.

Eibarko ahozko ondarearen proiektua ondo bideratuta
2008ko ira. 16a, 16:32
Eibarren lan handia egin da herriko hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko eta dagoeneko hainbat grabazio eta liburu egin dira gai horren inguruan. Hala ere, oraindik ere grabazio gehiago egiteko eta lantzeko asmoa azaldu dute Badihardugu elkarteak eta Eibarko udalak eta 2008. urterako egitasmo zabala adostu dute.

Koldo Zuazoren liburu berria
2008ko ira. 15a, 09:55
Joan zen astean aurkeztu zuen Koldo Zuazo irakasleak bere azken lana: "Euskalkiak. Euskararen dialektoak". Orain dela bost urte kaleratutako beste baten jarraipena da, "Euskalkiak, herriaren lekukoak", eta euskalkiek gaur egun duten egoeraren berri ematen digu.

Hondarribia, Ordizia eta Irurako bideoak ikusgai
2008ko ira. 8a, 17:15
Azken egunotan beste hiru herritako grabazioak entzun eta ikusteko aukera dago Ahotsak.com atari honetan. Oraingoan Hondarribia, Ordizia eta Irurako bideoak gehitu dira.
Beizaman elkarrizketak egiten
2008ko abu. 25a, 21:50
Abuztuan erdi-oporretan gauden arren, zenbait elkarrizketa egiteko ere aprobetxatu dugu. Esate baterako, grabazio ederrak egin ditugu Beizaman.

"Argia" astekarian, proiektu honetaz
2008ko uzt. 21a, 09:15
Aste honetako Argia astekarian tarte zabala eskaini diote Euskal Herriko Ahotsak proiektu honi. Zihara Enbeitak egin du elkarrizketa, eta bideo labur bat ere badago.

Hemeroteka atala
2008ko uzt. 15a, 10:06
Berrikuntza berria daukagu Ahotsak.com atari honetan. Gaurtik aurrera, Hemeroteka izeneko txokoa ere izango dugu, non ahozko ondarearekin zerikusia duten prentsako albisteak bilduko ditugun, sareko erreferentziak.
Bergarako Ahotsak aurkeztu da
2008ko uzt. 3a, 04:23
Joan zen ostiralean, ekainak 27, aurkeztu zen Bergarako udaletxean "Bergarako Ahotsak" izeneko egitasmoa. Pleno aretoa txiki geratu zen jende guztia hartzeko. Azken 25 urteotan herrian egin diren grabazio dialektologiko guztiak jaso eta landu dira, eta gehiena Interneten dago kontsultagai.

Olaberriako bideo-pasarteak ikusteko aukera
2008ko eka. 26a, 23:18
Gaurtik aurrera beste herri bateko bideo pasarteak ere izango dituzue ikusgai Ahotsak.com atari honetan. Olaberriako (Goierri) 10 pasarteren bideoak gehitu ditugu datu-basera.

"Oiartzuarren Baitan" aurkeztu da
2008ko eka. 25a, 22:47
Ekainaren 20an aurkeztu zen Oiartzunen herriko ahozko ondarea jasotzeko egitasmoa. Azken 2 urteotan hainbat grabazio egin dira herrian bertako ahozko ondarea jasotzeko. Gehiena Interneten dago ikusgai, Ahotsak.com webgune honetan eta Oiartzuarrenbaitan.com webgunean.

Elgoibarko ondarea digitalizatzeko bi lan aurkeztu ziren atzo
2008ko eka. 18a, 14:15
Elgoibarko euskarazko hizkuntza ondarea digitalizatzeko egin diren lanak aurkezteko ekitaldia egin zen atzo (ekainak 17) Elgoibarko Kultur Etxean. Dijitalidadea enpresak egin du idatzizko lanen digitalizazioa eta Badihardugu Elkarteak ahozkoaren lanketa.

Ahotsak eta Euskal Herriko mapa
2008ko eka. 17a, 16:44
Ahotsak.com atari honetan etengabe ari gara lanean eta hobekuntza txikiak egiten. Gaurtik aurrera, esate baterako, Ahotsak.com egitasmo honetako herri eta grabazio guztien informazioa Euskal Herriko mapan kokatuta ikusteko aukera dago.

"Soraluzeko ahotsak" egitasmoaren aurkezpena
2008ko eka. 12a, 12:48
Atzo, asteazkena, aurkeztu zen Soraluzen bertako ahozko ondarea biltzen duen proiektua: Soraluzeko ahotsak. Proiektuan parte hartu duten lekukoei esker ona adierazi zieten alkateak eta proiektuaren egileek.

Ahotsak proiektuaren aurkezpena 4 herritan
2008ko eka. 10a, 09:26
Ekainean zehar lau herritako ahozko ondarea aurkeztuko da herritarren artean: Soraluzen, Elgoibarren, Bergaran eta Oiartzunen.

Nafarroako mediateka
2008ko eka. 8a, 13:52
Nafarroako Gobernuak Fonoteka.com webgunea aldatu du eta "Mediateka" bihurtu du.

Ataungo eta Errezilgo bideoak ikusgai
2008ko eka. 6a, 13:47
Gipuzkoako beste bi herritako bideoak ikusi daitezke atari honetan gaurtik aurrera: Errezilgo eta Ataungo 20 pasarte daude ikusgai eta entzungai.