Ormaiztegiko lehenengo bideoak sarean

2010ko ots. 25a, 09:05

Kontxa Intxausti Peña, 1919an jaioa dugu Ormaiztegiko lehen lekukoa.

Haurtzaroa Ormaiztegin eta Beasainen igaro zuen Kontxak; eta geroago, Donostian josten ikasi eta eskularru eta galtzerdiak egiten ibili zen. Gerra-garaiko hainbat gorabehera ere kontatzen dizkigu: aita eta ama utzita, hiru ahizpek osabarekin ihes egin zuten herritik; eta Frantzian urtebetez bizitzen egon ostean, baserrira itzuli ziren. Une gogor horiek nola bizi zituen azaltzen digu.

Ikusi Kontxaren pasarte guztiak

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia