Hondarribiaren oroimena: gure aitona-amonekin blagan

2010ko ots. 7a, 21:34

Adinekoen testigantzak jaso ditu "Hondarribiaren oroimena"k 24 adinekoren testigantzak bideoan bildu dira "Duela urte gutxira arteko bizimoduari" buruzko dokumentala argitaratuko dute datozen hilabeteetan.

Urtarrilaren 21ean aurkeztu zuten proiektua Hondarribiko udaletxean. Gregorio Berrotaran baserritar eta aldi berean zinegotzia ere badenaren ideia bat jarraituz, Pio Perez Aldasoro eta Koro Murua ikerlariek, Andres Espinoza kamara teknikariak lagunduta, hiriko 24 adineko pertsonari elkarrizketak egin dizkiete bideoa erabiliaz.

Hondarribiko Landa Garapenerako Departamenduko zinegotzi Gregorio Berrotaranek azaldutako "herriko historia anonimoa ez galtzearen gaineko kezkaren" ondorioz jarri zuten martxan, gaur Udalak aurkeztu duen `Hondarribiaren oroimena: gure aiton-amonekin blaganĀ“ egitasmoa. Proiektu honen bidez, herriak 50 urteotan gizarte eta kultur mailan jasan dituen aldaketak bizitu dituzten jendeari elkarrizketak eginez, bideo artxibo bat osatzeko helburua izan dute. Eta guzira 35 orduko materiala bildu badute ere, 45 bat minutuko dokumental bat argitaratzeko asmoa agertu du Udal Artxibategiko arduradun Kotte Guevarak.

Pio Perezek, bere aldetik, egin berri duten lana "salbamenduko etnografia" dela esan zuen, "aspaldiko bizimodu hura kontatu ahal digutenak gero eta gutxiago baitira, zoritxarrez adinagatik asko dagoeneko hil direlako; horregatik, lehenbailehen egin beharreko lana zen ikerketa hau". Ikerlari honen ustez, "hondarribiar arrunt hauen bizipenak jasotzea, izen eta gertakari handietatik haratagoko historia biltzea ere ba da, eta Hondarribiaren historia aztertzeko testigantzen artxibategia bilakatuko dira bildutako irudiak".

Azaroan hasita adineko 24 hondarribiar elkarrizketatu dituzte eta guztira 35 orduko bideo grabazioa bildu dute.

Hemendik aurrera, proiektuaren bigarren fasean, jasotakoarekin 40-45 minutuko dokumentala egiteko asmoa dago.

Informazio gehiago:

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia