4.000 bideo-pasartetik gora ikusgai
2010ko api. 14a, 08:42
Aleka-aleka lau milakoa lortu dugu. Ahotsak.com webgunean hamaika herritako 4.000 bideo-pasarte baino gehiago daude ikus eta entzungai.
Antzuolako hizlarien bideoak izan dira multzoa betetzen azkenak. Horien ondoan, bideo-pasarte gehien dituen herria Oiartzun da, 470 bideorekin. Hari segika datoz Gipuzkoako beste hainbat herri ere: Deba Ibarreko herriak, Bergara buru 406 bideorekin, Zumaia 383rekin, Azkoitia 292rekin eta Zarautz 277rekin.
Gipuzkoa izan denez orain artean gehien landu izan den lurraldea, bideo-pasarte gehien ere Gipuzkoako hizlarien artean daude. Hala ere, gainerako euskal probintzietan ere badago entzun eta ikustekorik. Bideoetara, gainera, hainbat bidetatik heldu daiteke herria, proiektua, gaia zein hizlaria aukeratuta.
Webguneko lehentasunetako bat bideoak sareratzea eta lortutako kopurua hilabete batzuen buruan bikoiztu edo hirukoiztea izango da. 10.000 baietz!
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.