Videoweb saria Ahotsak.com proiektuarentzat

2010ko mar. 1a, 11:58

Asteburu honetan sari polita jaso du ahotsak.com webgune eta proiektu honek. Bilbon izandako VideoWeb'10 sariketan sari berezia jaso dugu. Eskerrik asko!

Asteburu honetan VideoWeb topaketa izan da Bilbon. Gaztelaniaz eta Interneten dabiltzan ikus-entzunezko sortzaileen arteko topaketak dira. Bultzatzaile eta laguntzaileen artean, EITB, Hostalia, Factoria Crossmedia, Hombrelobo eta abar.

Asteburuan izandako hitzaldi eta tailerren artean, larunbat gauean 2010eko sariak ere banatu ziren eta Interneteko bideo-proiektu onenak saritu zituzten. Eta horien artean, Ahotsak.com. Nickdutnik programak ematen zuen sari berezia jaso genuen.

Eskerrik asko saria eman zigutenei. Horrelako sariek oraindik ere gogo eta indar gehiago ematen digute aurrera jarraitzeko.

Gu ez ginen Bilbon izan (ez genekien nominatuta geundenik ere), baina han izandakoek hainbat irudi eta bideo sareratu dituzte, esate baterako, Flickreko hauek eta Youtubeko beste hau.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia