Hiztegi Batua (II) - Lexikoaren Behatokia eta Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO). Jendaurreko aurkezpena.
2010ko mar. 23a, 11:32
Euskaltzaindiak Hiztegi Batuaren inguruan gaur antolatu dituen jardunaldien barruan, baliabide berri bi ere aurkeztu ditu jendaurrean: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia (LB). Kontsultagai daude gaurdanik Euskaltzaindiaren webgunean.
Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO)
Hiztegi Batua (HB) osatzeko orduan txosten eta material ugari sortzen eta lantzen da. HBan erabaki bat hartzeko erabilitako ezkutuko informazio guzti hori sarean jarri du Euskaltzaindiak gaur bertan, HBO.
Lexikoaren Behatokia (LB)
Euskaraz erabiltzen dugun hiztegia finkatzeko orduan ezinbestekoak dira tradizioa eta orain arteko corpusetan bildutako hitzak, baina hizkuntzak bizirik daude eta derrigorrezkoa da gaur egungo hiztunek darabilten hizkera eta hiztegia ere jasotzea. Horretarako sortu da Lexikoaren Behatokia.
Zer hitz berri ari dira azaltzen? Euskaltzaindiaren erabakiak errespetatzen dira? Zeintzuk bai? Zeintzuk ez? Zergatik?
Horretarako hedabideetako materiala jaso behar da. Une honetan ondorengo hedabideetan erabilitako corpusak biltzen ditu: Argia, Berria eta EITB. Laster Deia eta Diario de Noticias egunkarien corpusak ere gehituko zaizkie. Etorkizunean beste batzuk ere etorriko dira.
Euskaltzaindiak bideratutako egitasmoa da, baina auzolanean egindakoa:
- UZEIk egiten du hasierako lana: materiala jaso, fitxak bete, katalogatu eta abar.
- Ondoren Elhuyarrek lantzen du corpus hori
- Eta IXA taldeak bideratzen du azkenengo lan informatikoa, corpusaren tratamendu automatikoa.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.