Bi mila hizlariren grabazioak Ahotsak.com-en

2010ko mar. 17a, 10:51

Bi milagarren hizlariaren datuak sartu berri ditugu gaur. Elgoibarko Manuela Larrañaga da lekuko hori, atzo bertan egin zion elkarrizketa Kepa Elortza lankideak. Kontua da dagoeneko bi mila pertsonaren grabazioak ditugula. Horietako asko sarean daude jada edonoren esku.

Egun pozgarria da gaurkoa guretzat, mugak gainditzen joatea inportantea baita horrelako proiektu batean. Bi milagarren hizlariaren datuak sartu berri ditugu gaur. Horrek esan nahi du dagoeneko bi mila pertsonaren grabazioak ditugula. Horietako asko sarean daude jada entzungai. Poliki-poliki joango gara falta direnak ipintzen.

Hona hemen datuak lurraldeka: Araban 88 hizlari (2 herri), Bizkaian 230 (35), Gipuzkoan 1.594 (76), Nafarroan 50 (4), Lapurdin 19 (7), Nafarroa Beherean 15 (5) eta Zuberoan 5 (3).

Proiektu hau Gipuzkoan sortu zen, Deba Haranean zehazki, eta horregatik eskualde eta lurralde horretako lekukotasunak gehiengo dira oraindik. Baina gure helburua Euskal Herri osoko ahotsak denon eskura ipintzea da eta pausu handiak ematen ari gara bide horretan.


Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia