Albisteak

Gipuzkoako Aldundiak eta Kutxak Gipuzkoako egitasmoa gauzatzen lagunduko dute
2009ko aza. 17a, 11:19
Ahotsak.com proiektua Gipuzkoan ahalik eta azkarren amaitu eta helburuak betetzeko, diru laguntza akordioa sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxak Badihardugu elkartearekin. Bi erakundeek, 240.000 euro bana jarriko dituzte, datozen hiru urteetarako.

Gernika-Lumoko ahozko ondarea batzeko proiektua abian
2009ko aza. 16a, 12:13
Gernika-Lumoko Udalak herriko ahozko ondarea jasotzeko, antolatzeko eta hedatzeko proiektua burutu asmoz, Badihardugu Euskara Elkartearekin hitzarmena sinatzea onartu du. Aurten hasi eta 2012ko abendura bitartean gauzatuko da proiektua.
Azkue Fundazioa aurkeztu dute
2009ko aza. 4a, 11:08
Gaur arratsaldean aurkeztuko dute AZKUE fundazioa, euskara modu berritzailean, Internet eta teknologia berriak erabiliz, bultzatzeko ekimena. Ahotsak.com ataria tartean izango da.

Aditz-taulen gidaliburua aurkeztu dute Soraluzen
2009ko urr. 19a, 08:00
Ostiralean aurkeztu zuten Soraluzeko aditza jasotzen duen liburuxka. Egoitz eta Arianne Unamuno izan dira egileak eta Badihardugu Euskara Elkarteak argitaratu du.
Soraluzeko ahotsak 2010era arte
2009ko urr. 7a, 12:54
Soraluzeko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak Soraluzeko ahotsak proiektua 2010eko abendura arte luzatuko duen hitzarmena sinatu dute.

Elgoibarko toponimia jasotzeko beka
2009ko uzt. 4a, 22:51
Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak aste honetan jakinarazi duenea, "Gotzon Garate" izeneko toponimia beka deialdia kaleratu berri du. Beka honen helburua Elgoibarko toponimia jaso, aztertu eta finkatzea izango da.

Mutrikuko lehenengo bideoak sarean
2009ko eka. 25a, 17:22
Azken hilabeteetan grabazioak egiten jardun ondoren, aste honetan sareratu ditugu Mutrikuko lehenengo grabazioak. Interneten argitaratu ditugun aurreneko lekukoak Joseba Andoni Andonegi eta Gregorio Arreitunandia dira.

Twitter kontua
2009ko eka. 12a, 10:54
Ahotsak.com proiektuan garrantzi berezia ematen diegu teknologia berriei. Ahozko tradizioa eta memoria historikoa bildu, baina teknologia berrien bitartez hedatu. Horixe gakoa. Twitter erabiltzen ere hasi gara.
Ahotsak.com proiekturako langile bila
2009ko eka. 8a, 16:10
Ahotsak.com egitasmoak 3 langile behar ditu proiektuan lan egiteko. Hasiera batean urtebeterako kontratua litzateke, baina luzatzeko aukerarekin. Interesatuta daudenek ekainaren 26ra arteko epea dute euren eskaera bidaltzeko.

Donostiako hizkera eta ahozko ondarea
2009ko api. 28a, 19:55
Euskararen Udal Patronatuak eta Badihardugu Euskara Elkarteak sinatutako hitzarmenari esker, hiriko ahozko ondarea jaso, landu eta zabalduko dute Donostiako Ahotsak izeneko ekimenaren bitartez.

ETBrako elkarrizketa grabatzen
2009ko api. 10a, 22:28
Joan zen asteazkenean Elgetan izan ginen Lostin.tv webguneko lagunekin. ETBrako elkarrizketa bat egin ziguten Ahotsak.com proiektu honen inguruan.

Gerra Zibileko lekukotasunak sarean
2009ko mar. 24a, 10:58
Udaberri Galdua proiektuan 1937ko loreak argitaratzen hasi dira. Berrogeitamar pertsona elkarrizketatu ondoren banaka banaka bideoak editatzen eta argitaratzen hasi dira. Gerra Zibilaren lekukoen aurpegiak, hitzak eta kontakizunak agertzen dira blog pedagogiko horretan. Aurrera ta zorte on!

Mutrikuko kantak biltzen
2009ko mar. 6a, 12:09
Mutrikuko Guraso Elkartearen ekimenez, herriko kanta zaharrak biltzen dihardute azken hilabeteetan. Joan zen astean afari-merienda parea ere egin zituzten eta han bildutakoa sarean dago dagoeneko.

Etnografia ikastaroa UNEDen
2009ko ots. 24a, 10:19
UNED Bergara Zentru Elkartuak Internet bidezko "Etnografia: Bizitza-istorioak egin eta hauen azterketa" ikastaroa antolatu du. Ikastaroak ikerkuntza biografiko-narratibo bat egiteko metodologian eta lan tresnetan sakontzea du helburu.

GoiTB telebistan Ahotsak proiektuaz
2009ko urt. 28a, 10:12
Astelehen arratsaldean GoiTB telebistan izan ginen Ahotsak.com webguneaz hitz egiten. Elgetako proiektuaren aurkezpena aitzakia hartuta, egitasmoaren berri eman genuen: helburuak, orain arteko lana, eta abar.

Elgetako proiektuaren aurkezpena
2009ko urt. 27a, 22:12
Joan zen ostiralean, urtarrilaren 23an, aurkeztu zen Elgetako Ahotsak proiektua eta omenaldia egin zitzaien proiektuan parte hartu duten elgetarrei.

Ordiziako ahozko ondarea ikusgai
2008ko abe. 19a, 06:52
Joan zen astean aurkeztu zen Ordiziako udaletxean herriko ahozko ondarea biltzeko egindako proiektua: Ordiziako Ahotsak. Ordiziako udalaren eta Badihardugu elkartearen elkarlanaren ondorioz, herriko 36 lagunen lekukotasuna jaso eta sailkatu da.
Ahozko ondarearen inguruko irratsaioa Oiartzun Irratian
2008ko abe. 1a, 18:37
Oiartzun Irratiak saio berria estreinatuko zuen joan zen asteazkenean. Saio berriaren izena Oiartzuarren baitan da, eta ahozko lekukotasunak izango dira irratsaio berriaren muina.

Gerra zibileko lekukoen bila
2008ko aza. 21a, 11:49
Josi Sierrak 100 euskaldun elkarrizketatu nahi ditu, gerra zibila zuzenean bizi izan zutenak, euren oroimenak eta bizipenak bideoz grabatzeko. Guztion laguntza eskatzen du lekukoak bilatzeko.

Eibarko ahozko ondarea jasotzeko hitzarmena
2008ko urr. 28a, 21:06
Atzo arratsaldean egindako ekitaldian, Eibarko ...eta kitto! euskara elkarteak eta Badihardugu euskara elkarteak hitzarmena izenpetu zuten Eibarko ahozko ondarea jasotzeko eta sarean jartzeko.