Hika ikasteko eskuliburua

2009ko abe. 4a, 09:40

Dagoeneko kalean dago hikaren erabilerari buruzko lehenengo eskuliburua: Mintza hadi, lagun!. Ritxi Lizartzak idatzi du, azken 10 urteetan eman dituen ikastaroetan pilatuko esperientzian oinarrituta, eta Maramara Taldeak argitaratu. Hika erabiltzeko proposamen teorikoaz gain, adibide bibliografiko ugari bildu ditu, baita irakurle-ikasleentzako dozenaka ariketa ere.

Durangon salgai egongo da eskuliburua, abenduaren 4tik 8ra, Maramararen erakusmahaian, eta egileak horren inguruko azalpenak emango ditu. Jendaurreko aurkezpena ere egingo du, abenduaren 6an (igandea), 13:00etan. Abenduaren 7an, berriz, “Goi mailako online ikastaroak” hitzaldia emango dute Lizartzak eta Nerea Galartzak. Bi esparru horiek dira (liburugintza eta ikastaroak) Maramararen Durangoko azokako aurtengo eskaintzak.

Prezioa: 30 € (Internet bidez eskatuz gero, % 10eko deskontua). Liburuarekin batera, DVD bat eta ariketen erantzunen liburuxka eskuratuko duzue.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia