Eleketa - Amikuzeko ahozko ondarea sarean

2010ko urt. 4a, 10:42

Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu "eleketa" izeneko euskarazko lekukotasun bilketa Nafarroa Behereko Amikuze lurraldean hasi zen 2007an. Hor, bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira. Grabaketa horien bideo-zatiak eta horiei lotu argazkiak eta xehetasunak sarean kontsultagarri dira, www.eleketa.com helbidean.

Nafarroako erakundeek proposaturik (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Euskokultur fundazio pribatua) eta Baxe Nabarreko PCD-aren, Kontseilu Orokorraren, Akitania Eskualdeko Kontseiluaren diru laguntzarekin, ahozko memoriaren bilketa 2007an abiatu zen Baxe Nabarren, Iparralde guziari hedatzeko asmoarekin.

Hastapenetik, Euskal kultur erakundeak bilketa eta artxibatze metolodologia zehatz bat alhan ezarri zuen. Metodologia honen lehen urratsa izan zen aholku batzorde baten sortzea, tokian tokiko lekukoen eta gai garrantzitsuen identifikatzeko.

2009an, Kontseilu orokorrak hartu du lanaren jabetasuna, Eukal kultur erakundea lanaren ekoizlea dagoelarik.

Lekukotasunak numerizatuak, sekuentziatan zatituak eta tratatuak dira Baionako Artxibategian (besteak beste) entzuteko eta ikusteko gisan.

Lekukotasun horiek eskoletako haurrei eta publiko zabalari ezagutarazteko, hainbat ekintza eramaten ditu Euskal kultur erakundeak.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia