101 herri, ehundaka kontu

2010ko urt. 6a, 19:09

Zenbaki borobila da 100, eta hori gainditzea ere borobila! 101 herritako hiztunen kontakizunak daude entzun eta ikusgai dagoeneko webgunean. Zerrendaratzen azkenetarikoak Urnieta eta Amezketa izan dira.

Hiri, herri, auzo... bazter handi, txiki eta anitzetako kontuak batuz doaz elkarrengana. Euskal Herriko probintzia guztietako testigantzak jasota daude dagoeneko, hainbat eta hainbat hiztunen ahotik, nahiz eta oraindik denak ikus edo entzungai ez izan. Gipuzkoa da kopuruetan nagusi, Bizkaiak jarraituta. Datozen hilabeteetan herri gehiago batuz joango dira, beren informazio, hiztun zerrenda eta datuekin. (mapa eta zerrenda ikusi)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia