Amezketa

Txindokiren ekialdeko magalean dago Amezketa. Tolosaldeko herri honek Alegia eta Orendainekin egiten du muga iparraldetik, Aralar mendizerrarekin hegoaldean, mendebaldean Bedaio tolosar auzoarekin, eta ekialdean Abaltzisketarekin. Fernando Amezketarraren izena du herriko plaza nagusiak. Oriara isurtzen den Amezketa errekak zeharkatzen du herria. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

  • Hizlariak: 20
  • Zintak: 19
  • Pasarteak: 174
  • Transkribatutakoak: 11
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 107

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia