Hiru herri berri: Urruña, Zeanuri eta Murueta
2010ko api. 26a, 10:20
Apurka-apurka gorantz doa landutako herri-kopurua. Lapurdiko Urruña eta Bizkaiko Zeanuri eta Murueta dira horietako azkenak, eta horiekin 141 herritara heldu gara.
Egunez egun dihardugu lanean kopuru hori gehituz joan dadin: herri berriak, lekuko berriak, kontu berriak… Dagoeneko 7 lurraldeetako 141 herritan egon gara: Araban 2 herritan, Bizkaian 37tan, Gipuzkoan 77tan, Lapurdin 8tan, Nafarroa Garaian 9tan, Nafarroa Beherean 5etan eta Zuberoan 3tan.
Gure helburua Euskal Herriko txoko guztietara heltzea denez, oraindik lan asko dugu burutzeko, baina gogorik ez zaigu falta.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.