Euskadi Irratian Ahotsak.com proiektua aurkezten

2010ko ots. 12a, 13:06

Atzo arratsaldean Euskadi Irratiko Mezularia saioan izan ginen Ahotsak.com proiektuaren inguruko gorabeherak azaltzen. Zer da ahotsak.com? Zer egin nahi dugu? Non ari gara elkarrizketak egiten? Saioa entzungai duzu, nahi izanez gero.

Atzo, otsailaren 11, Euskadi Irratian izan ginen. Mezularia programak gonbidatuta, Ahotsak.com proiektua aurkeztu genuen. Larregi sakontzeko astirik ez, baina proiektuaren datu eta gorabehera nagusiak azaldu genituen eta, batez ere, hiztunei eurei ere hitza eman genien. Besteak beste, Arrasate, Zumaia, Barkoxe eta Ordiziako pasarteak entzuteko aukera izan genuen.

Saioa entzun nahi duenak hementxe dauka, EITB.com webgunean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia