Albisteak

Radio Euskadin erreportaia
2008ko eka. 2a, 18:06
Radio Euskadik 25 betetzen dituela eta, azken asteotan erreportaia bereziak egin dituzte hainbat gai landuz. Interneti eta euskarari buruzko erreportaia ere egin dute, eta Ahotsak.com izan da harietako bat.

Herri bat gehiago Gipuzkoan: Irura
2008ko mai. 9a, 09:50
Aste honetan Gipuzkoako herri bat gehitu da datu-basean: Irura. Izan ere, maiatzaren 5ean Visitacion Larrinaga Arreseigor irurarra elkarrizketatu zen.
Azkoitiko ahozko ondarea biltzeko hitzarmena
2008ko mai. 8a, 22:15
Atzo, maiatzak 7, aurkeztu zen Azkoitiko ahozko ondarea jasotzeko proiektua. Prentsaurrean azaldu zenez, datozen 2 urteotan Azkoitiko 30 lagun inguru elkarrizketatuko dira bertako euskara jaso eta aztertzeko.

Orioko edadetuei grabazioak egiteko beka
2008ko api. 29a, 23:07
Orioko udalak jakinarazi duenez, Orioko adineko jendeari grabazioak egiteko beka jarriko da martxan. Guztira 10 grabazio egin beharko dira eta 5 hilabeteko epea dago lan hori egiteko.

1000. hizlarira heldu gara
2008ko api. 23a, 00:00
Denon lanari esker, Ahotsak.com atari honetan 1000. hizlariaren datuak eta ahotsa gehitu ditugu. Luziano Juaristi azkoitiarra izan da zenbaki borobil horretara iritsi den lekukoa.

Bizkaiko 4 herritako bideoak sarean
2008ko api. 17a, 21:21
Bizkaiko beste 4 herritako bideoak argitaratu ditugu gaur: Elorrio, Dima, Bedia eta Amorebieta-Etxano. Pasarte gehienetan natura, ehiza eta animaliak dira gai nagusia.
Egitasmoa eta webgunea aurkeztu ditugu
2008ko api. 16a, 22:34
Gaur goizean aurkeztu dugu prentsaurrean proiektu hau. Donostiako KM kulturgunean izan da eta benetan pozik gaude orain arte jaso dugun harrerarengatik.

Badihardugu eta Euskal Kultur Erakundearen arteko batzarra
2008ko mar. 14a, 08:56
Badihardugu Euskara Elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKEk) batzarra egin zuten otsailaren 26an ahozko ondarearen inguruan hitz egin eta elkarlana bideratzeko.

Iparraldeko lehenengo lekukotasunak
2008ko mar. 12a, 21:49
Iparraldeko lehenengo grabazioak gehitu ditugu webgune honetara. Zuberoako Barkoxe herrian egindako bi grabazio dira.
Ordiziako udala toponimia eta ahozko ondarea jasotzen
2008ko ots. 25a, 10:24
Ordiziako udalak martxan ditu toponimia eta ahozko ondarea jaso eta lantzeko proiektuak. Ainitze Etxaniz eta Irati Zaldua Tolosaldeko ikertzaileek dihardute toponimia jasotzen eta Badihardugu Euskara Elkarteak landuko du ahozko ondarea.
Ahozko ondarea jasotzeko hitzarmena Azkoitian eta Zestoan
2008ko ots. 4a, 09:34
Badihardugu Euskara Elkarteak hitzarmena sinatu du Azkoitiko eta Zestoako udalekin bertako ahozko ondarea jasotzeko.

Zarautz hizketan
2007ko aza. 12a, 13:36
Joan zen ostegunean, azaroaren 8an, aurkeztu zen Zarauzko Antoniano aretoan Zarautz hizketan proiektua: liburua, dvd-a eta interneteko datu-basea: www.hizketan.org

"Bergara aldeko hiztegia" Interneten
2007ko ira. 20a, 14:40
Asteartean, iraillaren 18xan aurkeztu zan Bergaran Juan Martin Elexpururen "Bergara aldeko hiztegia" lanan interneteko bersiñua. Billaketak egitteko aukera ugari eskaintzen dittu, eta norbere ekarpenak be gehittu leikez.
Leintz bailarako ahozko ondarearen inguruko bideoak
2007ko eka. 20a, 13:59
Azkenaldixan aittatu dogun moduan, azken astiotan aurkeztu doguz Antzuolako eta Leintz bailarako ahozko ondaria batzen daben proiektuak. Proiektuen inguruko informaziño zabala ondorengo bideuetan.
Antzuolako ahozko ondarea Interneten
2007ko eka. 11a, 14:00
Joan zen astean aurkeztu zen Antzuolako Olaran jauregian, Antzuolako hizkera eta ahozko ondarea biltzen duen proiektua. Herriko 50 hiztun ingururen ahozko jarduna dago kontsultagai Interneten, Antzuolarrak berbetan webgunean.

Leintz bailarako hizkera eta ahozko ondarea
2007ko api. 17a, 14:01
Atzo, apirilak 16, aurkeztu zen Eskoriatzako Ibarraundi museoan, Leintz bailarako hizkera eta ahozko ondarea biltzen duen proiektua. Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Leintz Gatzagako 100 hiztun ingururen ahozko jarduna dago erakusgai Interneten.

Badihardugu eta Oiartzungo Tur-ttur elkartearen arteko hitzarmena
2007ko api. 13a, 14:41
Badihardugu Euskera Elkarteak eta Oiartzungo Ttur-Ttur Euskera Elkarteak lankidetza hitzarmena izenpetu dugu, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko ahaleginetan martxan ditugun proiektuetan elkarri laguntzeko.

Zaharren urratsetik
2006ko abe. 21a, 13:42
Oso ekimen politta Iparraldian: Zaharren Urratsetik. Donibane Garaziko gazte eta zaharren arteko zubixak eraikitzeko eta euskararen kateari eusteko ekimen interesgarrixa.

Zumaiako euskara aztertzeko beka
2006ko abe. 20a, 08:18
Zumaiako udalak jakinarazi duenez, herriko hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko beka eman dute. Aintzane Agirrebeña, Miren Zabaleta, Asier Sarasua eta Belen Maiz izango dira arduradunak.
Oiartzungo hizkera jasotzeko proiektua martxan
2006ko urr. 2a, 09:19
Oiartzungo Ttur-ttur elkarteak bultzatuta, eta udalaren laguntzarekin, herriko ahozko ondarea, hizkera eta ohitura zaharrak jasotzeko proiektua abiatu da hil honetan.