Eibarko ahozko ondarearen proiektua ondo bideratuta

2008ko ira. 16a, 16:32

Eibarren lan handia egin da herriko hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko eta dagoeneko hainbat grabazio eta liburu egin dira gai horren inguruan. Hala ere, oraindik ere grabazio gehiago egiteko eta lantzeko asmoa azaldu dute Badihardugu elkarteak eta Eibarko udalak eta 2008. urterako egitasmo zabala adostu dute.

Eibarren aspaldi hasi ziren bertako hizkera eta ahozko ondarea jasotzeko lanetan. Toribio Etxebarria izan zen aitzindari, 1960ko hamarkadan eta ondoren beste hainbat lagun aritu izan dira eginkizun horretan.

Lan horren emaitza dira, besteak beste, herrian kaleratutako liburuak eta "Eibartarren Ahotan" proiektua.

Azken proiektu horren osagarri gisa, azken urteotan elkarrizketa gehiago egiten jardun du Badihardugu Elkarteak eta 2008. urte honetan hitzarmena izenpetu dute Badiharduguk eta Eibarko udalak, Eibarren beste 30 grabazio egiteko eta orain arte jasotakoa lantzeko.

Hitzarmena eta ahalegina hasi da emaitzak ematen (ikus Eibarri dagokion atala). Dagoeneko 53 hiztunen grabazioak jaso dira (78 zinta guztira). Hemendik eta Gabonetara bitartean zintak kodifikatzen eta lantzen hasiko gara eta bideoak sareratzen.

Vicente Olabe (1911-2006) izan da lehenengoa. Jacinto Olabe artistaren semea eta Toribio Etxebarriaren iloba, ingenieritza ikasi zuen Bilbon eta Alfako zuzendari izan zen urte askoan zehar.

Hona hemen bere pasarteetako bat:

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia