Koldo Zuazoren liburu berria

2008ko ira. 15a, 09:55

Joan zen astean aurkeztu zuen Koldo Zuazo irakasleak bere azken lana: "Euskalkiak. Euskararen dialektoak". Orain dela bost urte kaleratutako beste baten jarraipena da, "Euskalkiak, herriaren lekukoak", eta euskalkiek gaur egun duten egoeraren berri ematen digu.

Euskalkiak asko aldatu dira azken berrogei urteetan. Izaera dinamiko hori kontuan hartuz, Koldo Zuazok gaurko dialektoen argazkia egin du bere azken liburuan, XXI. mendeko euskalkien egoeraren argazkia eginez.

Mendebaleko euskara, erdialdekoa, nafarra, nafar-lapurtarra eta zuberotarra, bost dira gaur egungo euskaran bizirik dauden dialektoak; horien baitan hamaika azpidialekto bereizi ditu egileak, eta tarteko hainbat hizkera. Guztien berri ematen du bere liburuan, hiztegi, ahoskera eta morfologiako ezaugarri nagusiak zehaztuz. Horrekin batera, liburuak mapa-poster bat dakar, hizkuntzaren geografia ezagutzeko.

Iturria eta argazkia: Gara.net
(hantxe informazio zabalagoa)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia