Bidania-Goiatz

Gipuzkoako Tolosaldeako herria da. Ofizialki Bidegoian izena du. Udalerria 1964an sortu zen, ordura arte independente ziren Bidania eta Goiatz herriak elkartzean. Bidania eta Goiatz artean kilometro eskasa dago. Gipuzkoako hirigunerik garaiena duen udalerria da Bidania-Goiatz (ia 500 metro). Udalerri honetan, halaber, probintzian garaierarik handienean dagoen etxea dago, Ernio inguruko Berazeaga baserria. Herri hauek ditu mugakide: iparraldean, Errezil; ekialdean, Albiztur; mendebaldean, Errezil eta Beizama; eta, hegoaldean Beizama. Bertako euskara erdialdeko euskararen aldaera bat da.

  • Hizlariak: 20
  • Zintak: 21
  • Pasarteak: 89
  • Transkribatutakoak: 15
  • Audioak: 15
  • Bideoak: 15

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia