Ahotsak eta Euskal Herriko mapa

2008ko eka. 17a, 16:44

Ahotsak.com atari honetan etengabe ari gara lanean eta hobekuntza txikiak egiten. Gaurtik aurrera, esate baterako, Ahotsak.com egitasmo honetako herri eta grabazio guztien informazioa Euskal Herriko mapan kokatuta ikusteko aukera dago.

Ahotsak.com atariko Herriak atalean aldaketa txiki bat egin dugu eta herrietako informazioa mapa batean txertatuta ikusteko aukera gehitu dugu.

Grabazioak dituzten puntuak klikagarri dira, eta herri horretako informazioa ikusteko aukera dago. Mapan klikatuta, hurbildu eta nabigatu egin daiteke.

Oinarrizko mapa GoogleMaps zerbitzuarena da. Euskal Herriko herri eta kaleen izenak, hortaz, Googlek ematen dituenak dira. Hegoaldean nahiko txukun; Iparraldean ez horrenbeste (gehien-gehienak frantsesez).

Mapa ikusita garbi geratzen da Euskal Herriaren erdiguneko grabazioak direla nagusi bilduma honetan. Lanean jarraituko dugu epe laburrean mapa horrek itxura zabalagoa izan dezan.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia