Beizaman elkarrizketak egiten

2008ko abu. 25a, 21:50

Abuztuan erdi-oporretan gauden arren, zenbait elkarrizketa egiteko ere aprobetxatu dugu. Esate baterako, grabazio ederrak egin ditugu Beizaman.

Beizamako udaletxean aspalditik dute herriko ahozko ondarea jasotzeko irrika, eta abuztuaren 6an eman genuen lehenengo urratsa.

Herriko zenbait hizlari aukeratu zituzten udalean eta bertan izan ginen zenbait elkarrizketa egiten. Hiztun onak aurkitu genituen, kontalariak eta euskara aberatsekoak.

Oraindik ere lehenengo urratsa besterik ez dugu eman, aurreneko elkarrizketak egitea, baina bada zerbait. Hemendik aurrera ere, elkarrizketa gehiago egiteko asmoa dago, eta jasotakoa lantzen eta sarean jartzen hasiko gara.



Irudi gehiago Flickrren


Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia