Albisteak

Arkeologia eta antropologia hizpide, Legazpin antolatutako mahai-inguruetan
2012ko mar. 7a, 19:46
Burdinola Kultur Elkarteak mahai-inguru interesgarriak antolatu ditu datozen asteetarako. "Arkeologiaren eta antropologiaren ekarpenak gure
historiaren ikerketetan" izenburupean, bi mahai-inguru izango dira martxoan eta apirilean Legazpiko kultur etxean.

Matxitxakoko batailaren 75. urteurrena
2012ko mar. 5a, 16:30
Gaur 75 urte, 1937ko martxoaren 5ean, urperatu eta suntsitu zuen Canarias ontzi frankistak Euzkadiko gobernuko Bou Nabarra gerra-ontzia. Kantauri itsasoko borroka garrantzitsuena izan zen Matxitxako parean izandako hau.
Euskarazko irratiak 80 urte
2012ko ots. 29a, 13:15
Euskarazko irratiaren 80. urteurrena gogoratzeko jardunaldiak egingo dituzte Donostian bihar eta etzi, Koldo Mitxelena kulturgunean. Lehen irratsaioko esatarien artean Amale Arzelus zegoen, zortzi urteko neskatoa, eta omenaldian izango da.

Elgoibarko toponimiaren inguruko lana aurkeztuko da
2012ko ots. 28a, 18:19
Elgoibarko Udalak antolatuta, Elgoibarko mapa toponimikoaren aurkezpena izango da etzi, martxoaren 1ean, osteguna. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, arratsaldeko 19.00etan.

"Dokumentazioa eta ondare bibliografikoaren komunikazioa" argitalpena kaleratu du EHUk
2012ko ots. 26a, 23:02
2010eko apirilean ondarearen inguruko jardunaldi batzuetan hartu genuen parte Leioan, EHUko Kazetaritza Fakultateak antolatutako hitzaldi eta mahai-inguru batzuetan. Orduko jardunaldietan izandako hitzaldi guztiak argitalpen batean bildu ditu Euskal Herriko Unibertsitateak: "Dokumentazioa eta ondare bibliografikoaren komunikazioa". Teresa Agirreazaldegik koordinatutako liburua da.

Zaldibarko euskararen inguruko webgunea
2012ko ots. 26a, 15:43
Duela hamarkada bat, 2002-2003 urte inguruan, Iñaki Gaminde ikerlaria Zaldibarren ibili zen bertako hizkera jasotzen. Ordukoa da "Zaldibar berbarik berba" liburua, Zaldibarko udalak argitaratua. Oraingoan, orduko lana sarean jarri dute, Zaldibar-euskaraz.com webgunean. Bertan ikus daitezke orduan jasotako guztiak: hitzak, kantuak, kantuak, Zaldibarko euskararen ezaugarri linguistikoak, eta abar.

Arabako euskara jasotzeko ahaleginean
2012ko ots. 15a, 17:15
Arabako euskara jasotzeko ahaleginean dihardute azken urteotan Imanol García Uriarte eta Ignacio Carrera Garmendia filologoek. Hainbat lekuko arabar elkarrizketatzeaz gain, han eta hemen sakabanatutako Arabako grabazioak ere bildu dituzte. Bilduma osoa Ahotsak.com-en ikus daiteke, Arabako euskara izeneko proiektuaren baitan.

Etxetik bidalitako emakume eta haurrak
2012ko ots. 13a, 12:47
Gerra garaian, ehunka pertsona kanporatu zituzten euren herrietatik. Gehienak emakumeak, haurrak eta adinekoak. Gipuzkoan Zumaia izan zen jazarpen handiena izan zuen herria. Gaurko egunez, duela 75 urte, ia 300 lagun bota zituzten Zumaiatik.

Ordukoa bai hotza!
2012ko ots. 10a, 15:10
Hotz handia iragarri dute Euskal Herrian azken egunotarako. Batzuek 56ko izoztea ere ekarri dute gogora. Baina... hainbesterako ote? Ahotsak webgunean garai bateko hozte eta izozteen inguruko lekukotasunak aurki daitezke.
"Euskara Bizia" batzordea sortu du Bizkaiko Aldundiak
2012ko ots. 8a, 10:40
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak “Euskara Bizia” batzordea sortzea erabaki du, Bizkaiko Lurralde Historikoan euskararen alde lan egiten duten elkarteak laguntzeko eta haien jarduerak koordinatzeko. Batzorde hori kide anitzeko organo aholku-emaile bat izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari atxikita egongo da.

Ahotsak-eko testigantzak Zumalakarregi Museoan
2012ko ots. 8a, 10:19
Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren bizileku izan zen etxean dago gaur egun Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa. Bere helburua Euskal Herriko XIX. mendea ezagutzera ematea da. Izan ere, garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak izan zituen eta, gainera, mundu garaikideari hasiera eman zion.

Ahotsak-eko materiala Eibarko arkitekturaren inguruko erakusketa batean
2012ko urt. 20a, 09:54
Gaur arratsaldean bertan irekiko da Eibarko Portalea kultura etxean "Matsarian zerbait gertatzen ari da" izeneko erakusketa. Eibarko Matsaria auzoaren alderdi arkitektonikoaren inguruko erakusketa interaktiboa da eta, tartean, Ahotsak.com webguneko materiala ere ikusgai izango da. reAkt kolektiboak antolatu du, EHU eta Eibarko udalaren laguntzarekin.

Txillardegi gogoan, haren esanak sarean
2012ko urt. 19a, 17:19
Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" idazle, hizkuntzalari eta politikaria herenegun eguerdian hil zen, Donostian. Haren testigantza jasotzeko aukera izan genuen Ahotsak-en duela urte bi, eta denon eskura dago sarean.

Bertsozale elkarteak mende laurden
2012ko urt. 19a, 10:20
Bertsozale Elkarteak 25 urte beteko ditu aurten. Ibilbideko ilusioak, eztabaidak eta urratsak kontatzeko, liburua eta dokumentala plazaratu dituzte: Beste larogei urtian.

Soraluzeko toponimia jasoko du Udalak
2012ko urt. 19a, 10:06
Soraluzeko Udalak (Gipuzkoa) jakinarazi duenez, lantalde bat jarri du martxan herriko toponimia jasotzeko eta, bide batez, herriko ondare linguistikoa aztertzeko.

Bou Nabarrako azken marinela hil da
2011ko abe. 23a, 13:08
Matxitxakoko borrokan, Eusko Gudarosteko Bou Nabarra gerra-ontzia hondoratu egin zen. 34 lagun hil ziren, eta 20 irten ziren bizirik; haietako azken marinela aste honetan hil da: Juan de Dios Telletxea, Ibarrangeluko arrantzalea.

On Jose Migel Barandiaran gogoan
2011ko abe. 23a, 08:05
Aste honetan 20 urte bete dira on Jose Migel Barandiaran (Ataun, 1889-1991) hil zenetik. Hogeigarren urteurrena gogoratzeko hainbat ekimen, bideo eta artikulu ikusi ahal izan ditugu egunotan eta guk ere gure aportazio txikia egin nahi genuen, nola ez, horietako batzuk webgune honetara ekarriz.

Urdulizko toponimiari buruzko ikerketa aurkeztu da
2011ko abe. 22a, 18:55
Agustin Egaña Abad ikertzaileak urtebete baino gehiago darama Urdulizko toponimiaren mapa egiten. Urdulizko Udalak sustatutako bekari esker egindako ekimena da, eta Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eta Euskaltzaindiaren laguntza jasotzen ari da.

Ahotsak.com hezkuntzan erabiltzeko proiektua aurrera doa
2011ko abe. 22a, 10:20
Astelehen goizean Aretxabaletako eta Eskoriatzako euskara teknikariekin bildu ginen Aretxabaletan, hezkuntzako proiektuari buruzko balantzea egiteko.

Ahotsak eta Aranzadi, memoria historikoari adi
2011ko abe. 20a, 07:36
Aurreko astean Aranzadiko Mikel Errazkinekin (argazkian) bildu ginen, Villabonan, Mintzola ahozkotasunaren zentroan. Hezkuntzan memoria historikoa lantzeko proiektu bana daukagu abian. Garrantzitsua iruditu zitzaigun elkar ezagutu eta elkarlanerako bideak aztertzea.