Gernika: "Zerua goian eta lurra behean"

2012ko api. 26a, 09:28

1937ko apirilaren 26an, Alemaniako Condor legioak Gernika-Lumoko hiribildua bonbardatu ostean, gutxi batzuek baino ez zuten lortu herrian bertan bizimodu berria egitea. Herriaren berreraikitzearen eta bizimodu berri haren sorreraren berri eman digute bertako hainbat lekukok.

Gernika-Lumo Bizkaiko eta Euskal Herriko ikur garrantzitsuenetarikoa zen orduan ere. Ikur horren egoitza nagusia, Juntetxea, izan zen arma-lantegiarekin batera zutik gelditu zen eraikinetako bat, %71 suntsitu baitzuten eta %20a kaltetu. Erasotzaileek ez zuten apurtu beren helburu nagusia: Errenteriako zubia (inguruko hainbat herriekin komunikatzeko balio duena). Hori dela-eta, porrot hori tarteko, erasoa ez zuten guztiz arrakastasutzat jo, Euzko Gudarostea zeharo murriztu zuten arren.

Presen Alberdi, 1920: "Gernikarrak asko hemetik ya joan die ta ez die etorri gehixau. Hamen falta da gernikar asko."


Jende asko ez zen sekula jaioterrira bueltatu

Jesus Kortabitarte,1927, 3 urtetara bueltatu zen tejabana batean bizitzera.


Hiru urteren ostean bueltatu ziren Kortezubitik Gernikara

Maria Lusia Olaetak, 1926, mojen poztasuna jasan behar izan zuen:


Bonbardaketako biktimak

Andone Bidaguren, 1927, bonbardaketa osteko lapurreta askoren lekuko izan zen.


Bonbardaketa osteko lapurretak


Bonbardaketako gezurrak

 

Lekukotasun gehiago entzun nahi? egin klik hemen.

Argazkia eitb.com webgunetik jasoa.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia