Arkeologia eta antropologia hizpide, Legazpin antolatutako mahai-inguruetan

2012ko mar. 7a, 19:46

Burdinola Kultur Elkarteak mahai-inguru interesgarriak antolatu ditu datozen asteetarako. "Arkeologiaren eta antropologiaren ekarpenak gure
historiaren ikerketetan" izenburupean, bi mahai-inguru izango dira martxoan eta apirilean Legazpiko kultur etxean.


Lehenengoa, martxoaren 15ean, osteguna, izango da, izenburu honen pean:
"El poblamiento medieval en Bizkaia y Gipuzkoa" (gaztelaniaz).

Hizlariak bi izango dira, Iñaki Garcia Camino (Bizkaiko Arkeologia Museoko zuzendaria)
eta Iñaki Sagredo (Nafarroako Erreinuko gazteluen ikertzailea).

Bigarrena, berriz, apirilaren 19an izango da, hau ere ostegunez, eta hauxe izango da gaia: "Historia eta antropologia lotuz".

Oraingo honetan Jose Antonio Azpiazu (historialari eta antropologoa) eta Jerardo Elortza (filologo eta historialaria) izango dira hizlariak.

Bi mahai-inguruak "Arkeologiaren eta antropologiaren ekarpenak gure historiaren ikerketetan" izena duen zikloaren barruan kokatu ditugu.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia