"The Oxford Handbook of Oral History" (Oxford Press, 2011)

2012ko mar. 14a, 19:03

Eskuliburu berria jaso dugu bulegoan: "The Oxford Handbook of Oral History". Azken urteotan ahozko historiaren ikerketak izandako ibilbidea aztertzen du, xehetasun eta sakontasun handiz. Ahozko historiaren bilakaera, teknologia berrien eragina, eta ikerketa eta aurkezpen publikoetan duten erabilera... hainbat alor eta ikuspegitik aztertuta, ahozko ondarearen bilketan eta dibulgazioan dabilen ororentzat gidaliburu bikaina.

Azken hirurogei urteetan, ahozko historia, baztertuta egotetik, azterketa akademikoetan ardatz nagusi izatera iritsi da. Gaur egun, ikerketa-tresna garrantzitsu bihurtu da historialarientzat, antropologoentzat, soziologoentzat edota hezitzaileentzat. Gai horrekin lotuta, orain dela gutxi, Ahozko Historiaren Oxford Eskuliburua iritsi zaigu bulegora.

Eskuliburu honek berrogei autore batzen ditu; eta bertan aztertzen ditu, besteak beste, ahozko historiaren bilakaera, teknologia berrien eragina, eta ikerketa eta aurkezpen publikoetan duten erabilera. Holokaustotik hasi eta 2011ko irailaren 11ko oroitzapenetaraino, liburu honetan jasota eta aztertuta daude ahozko historialarien ahalmen sortzailea eta ahaleginak.

2011. urtean Oxford University Press-ek New York-en argitaratutako liburua da hau. Editorea Donald A. Ritchie da. Ritchie Estatu Batuetako Ahozko Historia Elkarteko lehendakaria da (Oral History Association); eta, horrez gain, Nazioarteko Ahozko Historia eta Ameriketako Historia elkarteetako kontseiluetako kide ere bada.

"The Oxford Handbook of Oral History (Oxford Handbooks in History)"

Tapa gogorra: 608 orrialde
Editorea: Oxford University Press Inc.
Bilduma: Oxford Handbooks in History
Hizkuntza: Ingelesa
ISBN-10: 019533955X
ISBN-13: 978-0195339550

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia