Eibarko udalarekin lankidetza hitzarmena izenpetu dugu

2012ko mai. 10a, 09:31

Atzo iluntzean, maiatzaren 9an, lankidetza-hitzarmena izenpetu zuen Badihardugu Euskara Elkarteak Eibarko Udalarekin. Hitzarmen horren barruan, besteak beste, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko egitasmoa ere burutuko da, Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren barruan. Gogoan izan Eibarko ikastetxeetan ere lanean ari garela, herritarrei jasotako lekukotasunak ikasgelan ere erabil ditzaten.

Eibarko Udalak urtero egin ohi duen bezala, herriko beste elkarte eta erakundeek ere ekitaldi bakarrean izenpetu zuten lankidetza-hitzarmena. Aurreko urteetan kirol, kultur eta euskara elkarte guztiek batera egin dugu. Atzokoan berriz, euskararekin zerikusia zuten 4 elkarte bildu ginen: Badihardugu, ...eta kitto!, Bertso eskola eta AEK.

Guztira 77.000 euro banatuko dira 4 elkarteen artean, 6 proiekturako. Aurreko urtearekin alderatuta %10eko beherapena egon da diru-laguntzen aurrekontuetan.

Argazkian, 4 elkarteetako eta udaletxeko ordezkariak ageri dira (Argazkia: Silbia Hernandez, etakitto elkartea).

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia