Durango: herria errauts
2012ko mar. 30a, 08:54
1937ko martxoaren 31 durangar guztien eta euskal herritar guztien oroimenean izan beharreko eguna dugu. 75 urte dira Francoren aginduz Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek Bizkaiko herri hau bonbardatu zutela. Egun beltz hura gureganatzen laguntzen diguten hainbat pasarte ditugu jasota Durango bertako bizilagunen artean.
Duela 75 urte bonbardatu zuten Durangoko herria. Europako populazio zibilaren aurka inoiz egindako lehen aire-bonbardaketa izan zen. Eraso mota horren eragina neurtzeko asmoz egindako esperimentua izan zen; herri osoa suntsitu eta makina bat errugaberen heriotza ekarri zuen.
Bonbardaketako une latz haiek eta ostekoak batzen dira hurrengo pasarteetan.
Erasoen egiletzari buruzko gezurrak zabaldu ziren Maitena Belaustegigoitiak (1923) dioskun moduan:
Maitenak eta Jose Antonio Oleak (1930) ahizpa, anaiak eta aitita galdu zituzten sarraskian.
Bere ahizpa bonbardaketan hil zen jesuitetan zegoela
Bonbardaketan anai bi eta aitita hil zituzten
Goizean herria bonbardatu eta arratsaldean herritarrak metrailatu zituzten.
Maitena Belaustegigoitia (1923)
Bonbardaketako hautsarekin eztarriko minez
Luis Irazola "Txanbolinena" (1931):
Hegazkinak metrailatu zituenekoa
Encarna Ormaetxea (1921)
Aita-amak eta umea metrailatu eta hil
Elizak eta komentuak ere erasotu zituzten:
Jose Mari Madariagak (1933)
Elizak suntsitu zituzten etxeak barik
Bego Ereñaga (1927)
Artekalen ez zuten bonbarik bota, zergatik ote?
Artekaleko etxeak bonbardaketan zutunik
Zuten guztia galdu ostean noraezean ibili ziren:
Mikel Aretxaga (1932)
Etxea apurtuta eta hutsik
Durangoko Udalaren argazki galeria
Argazkia: Durangoko erdigunean dagoen Andra Mari eliza bonbardaketa ostean.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.