Durango (Bizkaia)

Bere ahizpa bonbardaketan hil zen jesuitetan zegoela

Bere ahizpa bonbardaketan hil zen jesuitetan zegoela <p>Bonbardaketako egunean, etxean geratu ziren. Aitak bere ahizpa Itziar Jesuitetan hilda aurkitu zuen; oraindik arnasa zuela aurkitu zuen, baina hil egin zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-023-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bonbardaketako egunean, etxean geratu ziren. Aitak bere ahizpa Itziar Jesuitetan hilda aurkitu zuen; oraindik arnasa zuela aurkitu zuen, baina hil egin zen.

Transkripzioa

- Segiduan juen ziñien hamendik?
- Ez, ez, ez, ez. Bonbardeo egunian ba hementxe geldittu giñen, etxian, horko etxe haundi horretan. Eta beste barik nire, a bueno, egun horretan, egun horretan ni, aitta etorri zan ba aurkittu ebala aurkittu ebala Itziar ta. Hildda. Guk esan gontsen: "Jesuitetara juen da e!".
- Ta Itziar hil zan.
- Aitteri esan gontsen Jesuitetara juen zala Itziar. Eta bera juen zan ta orduen aurkittu eban. Eta hondiño arnasia ei euken eta berak arnasia emon eutsan zera, artifiziala ein eutsen ta dana. Baiña ba hil zan.
- Elizan, eliza barruan?
- Eliza barruan bai, jesuittetan. Ta azkenean hor daukogu guk jesuitak atara eutsien zera, eskelea; hori da aiztearen zer dokumentau egiten daben geuza bakarra daukaguna heridxotziena.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia