Maitena Belaustegigoitia Ortueta
Durango (Bizkaia) (1923-2013)
Biografia
1923an jaio zen Durangoko Barrenkalean. Zortzi neba-arrebatatik gazteena izan zen bera. Ama Axpeko (Atxondo) Martzanakoa zen, eta bere amaren ama Balendin Berriotxoak bataiatu zuela dio. Aita laudiotarra zuen, jaiotzez erdalduna izan arren, euskal munduan murgildu, euskara ikasi eta Euskaltzaindiako kide izendatu zuten; EAJko kide legez Durangoko batzokiko sortzailea ere izan zen. Durango bonbardaketan ahizpa bat galdu zuten eta tartean baita frontean zuten neba bat ere. Bonbardaketa ostean herritik alde egin behar izan zuten eta Frantziara joan ziren itsasontziz. Alde batetik bestera ibili ostean, Ipar Euskal Herrian kokatu zuten beraien bizilekua, beraien aitak galarazita baitzuen Durangora bueltatzea. Handik urte batzuetara bueltatu ziren herrira, eta harrezkero, bertan bizi zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-023 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute