Jose Antonio Olea Garaita
Durango (Bizkaia) (1930-2016)
Biografia
General Egian jaio arren Kalebarrian bizi eta hazitakoa da Jose Antonio. Aita ere Kalebarrikoa zuen eta ama Legutiokoa (Araba). 14 urterekin hasi zen Olma enpresan lanean, eta gerora, Fumbarri enpresa sortu zuen beste bazkide batzuekin: guztira 51 urtez ibili da fundizioan. Bere aita ere Olman ibilitakoa zen; horrez gain, igeltsero, suhiltzaile eta sukaldari ibilitakoa ere bazen, gerraostean Alondigan ibili zen sukaldari. Durangoko bonbardaketan bere bi anaia, Daniel eta Balasi, eta aitita hil ziren. Beraien etxea jausi zenez, Apatamonasterion eta Bilbon egon ziren Durangora bueltatu arte. Gaztetan, Tabiran eta Culturalean jokatu zuen futbolean. Kurutziaga ikastolako hasierako partaide izan ziren bera eta bere emaztea; San Frantziskoko euren etxean ere 7 ume ibili ziren eskolak jasotzen. 65 urte ingururekin Natxitura (Ea) joan zen bizitzera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-038 | 2010 | Durangoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
DUR-039 | 2010 | Durangoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
DUR-072 | 2013 | Durango 1936 | Durango 1936 Elkartea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute