Gernika: Etxekoen berri barik, ezinegona nagusi

2012ko api. 26a, 09:27

Ezinegonak hartu zituen herria, baita inguruak ere, Gernika-Lumoko bonbardaketaren ostean. Babeslekuetatik irten eta...: "Non daude gureak?", "Nora joango gara?", "Zer egingo dugu?"...

1937ko apirilaren 26ko iluntzean, ez zen iluntasuna heldu Gernikara, nahiz eta dena beltz kolorekoa izan. Garren artean batetik bestera zebiltzanen txilioak, negarrak eta intziriak ziren nagusi. Larritasun hori noraezean bizi izan zuten gure hainbat lekukok, horietako batzuk sekula ez zuten bere etxekoen berririk izan gehiago. Hildakoen gorpuak eta gorpuzkiak batu, eta asko eta asko zeintzuk ziren jakin barik eraman zituzten kanposantura.

Bonbardaketatik hiru egunera, herria okupatu zutenean, nazionalak herrira sartu eta Andra Maria elizaren fitxategiak erre zituzten, hildakoen kontaketa eragotziz; izan ere, sekula ez da hildakoen zenbaki zehatza ezagutu, nahiz eta 153 biktima inguru diren jakin.

Bittori Zarrabeitia, 1926: "Nor danik be barik, paliaz hartun, basureroan karroan enterre zien kanposantuen":


Gernikako bonbardaketako kontu ugari

Taverna Vasca ezaguneko Kontxi Arrienek neba eta osaba galdu zituen:


Neba eta osaba bonbardaketan hil zituzten

Pilar Candina (1918) bi egunetara batu zen etxekoakaz:


Etxekoak non zeuden jakin barik

Lekukotasun gehiago ikusi eta entzuteko egin klik hemen.

 

 Argazkia Eitb.comen jasoa.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia