Albisteak

"Euskararen transmisioari buruzko III. Mintegia" - Izen-ematea ireki da
2013ko api. 8a, 11:38
Maiatzaren 7an ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta "Euskararen transmisioari buruzko III. Mintegia" egingo da Eibarko Portalea Kultur Etxean, eta izen-emateko epea gaur bertan, apirilaren 8an, zabalduko dute (maiatzaren 3ra arte). Egitaraua ere dagoeneko prest dago, Ahotsak-eko kideen hitzaldi bat barne. Hemen duzue informazio guztia.
Ahotsak.com proiektua ETBn
2013ko api. 8a, 09:37
Euskal Herriko Ahotsak proiektuak 10 urte bete dituela, eta hizpide izan da hainbat hedabidetan. ETBn ere erreportajea eskaini digute, Gaur Egun eta Teleberri albistegietan. Hemen duzue minutu t'erdiko erreportajea.
Eskoriatzako toponimia jasotzeko deialdia
2013ko api. 4a, 16:06
Udalak eskatuta IkerMap enpresa Eskoriatzako toponimiaren jasoketa egiten ari da eta orain, ikerketa lanaren bigarren fasea hastera doala, ahozko bilketa egiteko arduradun baten zerbitzuak kontratatuko ditu hiru hilabeterako, lan-jardun erdian. Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 12a.
Durango bonbapean
2013ko api. 2a, 00:14
Herenegun, martxoaren 31n, Europako populazio zibilaren aurka inoiz egindako lehen aire-bonbardaketaren 76. urteurrena bete zen; Durangoko herria eta bertako herritarrak izan ziren, hain zuzen ere, horren biktima.
Ahotsak 10 urte - Prentsa-jarraipena
2013ko mar. 28a, 11:46
Joan zen martxoaren 15ean ekitaldi polita bizi izan genuen Elgetako Espaloian. Gure proiektuaren 10. urteurrena, lagun asko inguruan.... eta prentsak ere behar adineko jarraipena egin dio, bai ekitaldiari, bai "Euskal Herriko Ahotsak" proiektuaren 10. urteurren horri eta orain arteko ibilbideari. Azken egunon prentsan izandako zenbait aipamen bilduko ditugu datozen lerroetan.
"Ordiziako ahotsak" proiektuan parte hartu zuten lekukoei omenaldia
2013ko mar. 27a, 16:16
Ahotsak proiektuan elkarrizketatutako 25 lekukori omenaldia egin zitzaien atzo Ordizian, D´Elikatuz turismo zentroan. Ekitaldian, besteak beste, Maria Aierbe gazteak lekukoen pasarteekin egindako bideoa ikusi ahal izan zen.
"Ahotsak 10 urte" ekitaldia Elgetan - Kronika
2013ko mar. 20a, 11:49
Joan zen ostiralean jai eguna izan genuen Euskal Herriko Ahotsak proiektuko kide eta laguntzaileok. Proiektuak 10 urte betetzen zituela aitzakiatzat hartu, eta ekitaldi txiki bat antolatu genuen Elgetako Espaloia kafe antzokian. Benetan berezia izan zen guretako. Eskerrik asko guztioi!Ahotsak-ek 10 urte: Jaialdia Elgetan martxoaren 15ean
2013ko mar. 6a, 07:55
Euskal Herriko Ahotsak proiektuak aurten 10 urte bete ditu, eta www.ahotsak.com webgune honek berak bost. Hori ospatzeko, eta orain arteko ibilbidea laburtzeko, jaialditxo bat egitea pentsatu dugu. Elgetako Espaloia kafe antzokian izango da, martxoaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 18:30ean. Eta zu ere bertan izatea nahiko genuke! Gonbidatuta zaude, jakina! Izan ere, Ahotsak guztion artean egiten dugu, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu!

Euskararen transmisioari buruzko III. Mintegia
2013ko mar. 1a, 10:47
Maiatzaren 7an, asteartea, egun osoko mintegia izango da Eibarren. Eibarko ...eta kitto! euskara elkarteak antolatuko du, 3. urtez jarraian, eta transmisioaren gaia landuko da. Ahotsak-eko kideak ere hantxe egongo gara, Ikasgelan proiektuaren inguruko azalpenak emateko: Ahotsak-eko materiala ikastetxeetan erabiltzeko egiten ari garen proiektu pilotua.

Antzin eta Urdirozko udalekuen historia jasotzen ari gara
2013ko ots. 22a, 09:51
Euskal Udalekuak entzun eta bizipen ugari etorriko zaizkio bat baino gehiagori. Gaur egun hiru etxe daude martxan: Goñikoa, Bernedokoa eta Abaigarrekoa. Hala ere, askok eta askok gogoratuko dituzte beste batzuk ere, adibidez, Antzinen eta Urdirotzen izandako udalekuak. Horien historia jasotzeko lantaldea jarri da martxan, eta Ahotsak-eko kideak ere laguntzen dihardugu. Asmoa: bertan lan egindako bolondresen eta udalekuetara joandako gazteen lekukotasunak jaso, eta ondoren liburu bat eta DVD bat kaleratzea. Dagoeneko hasita gaude lanarekin, baina datozen asteotan pare bat topaketa antolatu ditugu, Zarautzen eta Lazkaon, zuen guztien bizipenak jaso ahal izateko. Animatu eta parte hartu!
Bi ikastaro interesgarri Iruñean UEUren eskutik
2013ko urt. 21a, 11:37
UEUk (Udako Euskal Unibertsitateak) bi ikastaro interesgarri antolatu ditu datozen asteotarako Iruñean. Euren inguruko informazioa bidali digute, zabal dezagun, eta halaxe egiten dugu, guztion interesekoa izan daitekeelakoan.
Gregorio Berrotaran gogoan
2013ko urt. 4a, 11:01
Hondarribian elkarrizketak egiten lagundu zigun Berrotaranek. Abenduan utzi gintuen.

Muxikako ahotsak proiektuaren aurkezpena
2013ko urt. 3a, 10:32
Azken hiru urteetan egindako lana aurkeztuko dugu bihar Muxikako Udalarekin batera. Proiektuan parte hartu duten 35 lekukoak omentzearekin batera udalerrian egindako lanaren berri emango dugu.

Abadiñoko ahotsak martxan
2012ko aza. 29a, 17:38
Abadiñoko Udalak eta Badihardugu euskara elkarteak sinatutako hitzarmenaren baitan herrian egin beharreko elkarrizketak egiten ari gara.

Gernika-Lumoko ahotsak - Aurkezpena eta omenaldia
2012ko aza. 28a, 10:39
Datorren barikuan, azaroaren 30ean, Gernika-Lumoko ahotsak egitasmoa aurkeztuko da. Proiektuan parte hartu duten lekukoei esker ona adieraziko die Udalak eta proiektuaren egileek.

Memoria historikoaren lanketa, gizarte zientzietan
2012ko aza. 20a, 12:51
Memoria historikoarekin lotutako mintegia egin zuten ostiralean Ikastolen Etxean, Donostian: Sharing European Memories nazioarteko mintegia. Anoetako ikastolan eta Donostiako Santo Tomas lizeoan egindako proiektuak azaldu zituzten. Baita Europako beste herrialde batzuetakoak ere: Italia, Norvegia, Polonia, Eslovenia eta Erresuma Batua.

Euskara, ahozko kultur sorkuntzan - Ahoa bete hots
2012ko aza. 9a, 16:45
Ahozko kultur sorkuntzari buruzko jardunaldiak egin dituzte azken hiru egunotan, Villabonan: Ahoa bete hots jardunaldiak. Euskalkiak, batua eta errejistroa izan dituzte aztergai; antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta ipuingintzan.

Euskarabildua: euskara eta teknologia berriak hizpide
2012ko urr. 22a, 10:04
Euskarak sarean presentzia izan dezan zer egin daitekeen, horixe izan zuten hizpide ostiral goizean Euskarabildua jardunaldietan, Donostiako KM kulturunean.

"Eibarko euskara" ikastaroa
2012ko urr. 17a, 09:20
Badihardugu Euskara Elkarteak antolatuta, Eibarko Udalaren eta Udal Euskaltegiaren laguntzarekin, "Eibarko euskara" ikastaroa antolatu da Eibarren azarorako. Izena emateko epea urriaren 31ra bitartean egongo da zabalik. Herriko euskararen ezaugarri nagusiak aztertuko dira, eta hitanoari ere lekutxoa emango zaio.

Munitibarko ahotsak proiektua aurrera
2012ko urr. 16a, 08:00
Egunotan Munitibarko ahotsak proiektuko elkarrizketak egiten gabiltza. Jadanik bertako 10 herritar elkarrizketatu ditugu.