Albisteak

"Gasteizko euskararen ahotsak" proiektuak bide erdia egin du

2014ko uzt. 9a, 08:03

Duela 20 egun jarri genuen martxan crowdfunding bidezko diru-bilketa Gasteizko euskararen ahotsak proiektua abiarazteko. Bide erdia egin dugu dagoeneko, %46 eskuratuta; baina beste erdia falta zaigu oraindik. Lagundu nahi?

Gehiago irakurri...

 

Pierre Salles eiherazaina uholdeek eraman dute

2014ko uzt. 4a, 17:43

Eskuzabalik hartu gintuen Pierre Sallesek bere etxean, Izurako eiheran, elkarrizketa egitera joan ginenean. Gaur goizean uholdeek eraman dute. Ez dugu bere irribarrea ahantziko. 

Gehiago irakurri...

 

Bittor Kapanaga gogoratuz eta errebindikatuz

2014ko uzt. 4a, 12:13

Bittor Kapanaga hil zela hiru urte betetzen direnean, adiskide talde batek gogoratu eta omendu nahi izan du berari buruzko iritziak jasoz eta argitaratuz. Ahotsak-ek egin ditu grabaketa eta edizio lanak. Hogeita sei pertsona elkarrizketatu dira, tartean izen handiak euskal kulturan. Hona hemen Bittor Kapanaga, Otxandioko Aztia proiektuaren lehen emaitza.

Bestalde, uztailaren 12an Bittorren omenezko jaialdia egingo da Otxandion, oso erakargarria. Programa

Gehiago irakurri...

 

San Joan sua pizteko prest?

2014ko eka. 23a, 10:09

Gaur gauean su-metaz beteko da Euskal Herria. Bideo bat prestatu dugu San Joan bezperari buruz; ikasgelan.ahotsak.com webgunean daukazue.

Gehiago irakurri...

 

"OƱatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin" liburua aurkeztu dute

2014ko eka. 22a, 10:17

Ostegunean, ekainaren 19an, Oñatiko euskeria: ezagutu, aztartu, egin (Altuna, Elortza, Zumalde; 2014) liburua aurkeztu zuten Oñatiko Udaletxeko Osoko Bilkura Aretoan. Musikaz eta poesiaz lagundutako ekitaldia izan zen eta egileek harro erakutsi zuten urte askoren osteko emaitza.

Gehiago irakurri...

 

Gasteizko euskararen ahotsak

2014ko eka. 18a, 09:41

Ahotsak.com-en orain arte herri-hizkera, euskalkia jaso izan dugu herririk herri, baina euskalkien eremutik kanpo ere euskara bizirik dago, eta Gasteiz da horren eredu. Horregatik, Gasteizko euskararen ahotsak jaso nahi ditugu. Proiektua bideratzeko crowdfunding-a abiatu dugu, www.karena.eu plataforman. Lagundu nahi?

Gehiago irakurri...

 

HUHEZIko ikasleen sekuentzia didaktikoa, ahotsak.com-eko testigantzekin

2014ko eka. 16a, 17:32

HUHEZIko Magisteritzako bi ikaslek genero bereizketari buruzko sekuentzia didaktikoa prestatu dute, Ahotsak.com-eko testigantzak oinarri hartuta. Ikasgelan.ahotsak.com webgunean jarri dugu, irakasle ororen eskura.

Gehiago irakurri...

 

Burdinazko Gerrikoa suntsitu zutenekoa

2014ko eka. 16a, 11:12

Burdinazko Gerrikoa edo hesia, herio gerrikoa... izen ezberdinak erabili izan dira Espainiako Gerra Zibilean Bilbo defendatzeko Galdakao eta Txorierri aldetik eraikitako defentsa lerroa izendatzeko. 1937. urteko ekainaren erdialde hartan Francoren armadak Burdinazko gerrikoa apurtu, eta Bilbo bereganatu zuen.

Gehiago irakurri...

 

Urretxu eta Zumarragako Ahotsak proiektuko lekukoei omenaldia

2014ko eka. 13a, 15:58

Atzo, osteguna, Urretxu eta Zumarragako Udalek eta Badihardugu Elkarteak Ahotsak proiektuan parte hartu duten lekukoei omenaldia egin genien Zumarragako Zelai-arizti Kultur etxean. Proiektuaren laburpen gisa prestatutako ikus-entzunezkoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Gehiago irakurri...

 

Eskerrik asko Ibilaldiaren antolatzaileei!

2014ko eka. 5a, 15:08

Joan den igandean ilusioz beteta jaso genuen Ibilaldiaren antolatzaileek egindako omena. Sariarekin batera, aurrerantzean ere lanean gogoz jarraitzeko indarra jaso genuen.  Mila esker!

Gehiago irakurri...

 

Julen Madariaga, mihinpekorik gabe

2014ko eka. 2a, 11:41

Duela gutxi argitaratu du Julen Madariagak Egiari zor liburua Erein argitaletxearekin. Liburu autobiografikoa. 2013ko udan Ahotsak-ek ia bost orduko elkarrizketa egin zion Ainhoako bere etxean.

Gehiago irakurri...

 

Ibilaldiak Ahotsak.com omenduko du

2014ko mai. 29a, 10:40

Euskararen Dibertsitatea omendu nahi du 2014ko Ibilaldiak, euskalkien alorrean hainbeste lan egin duten elkarte eta erakundeei omen eginez. Euskal Herriko Ahotsak proiektua izango da omenduetako bat.

Gehiago irakurri...

 

75 urte errazionamendua jarri zutela

2014ko mai. 27a, 10:11

1939. urteko maiatzean ezarri zuen Francok errazionamendua. Ordutik aurrera urte askoan, 1952. urtera arte, oinarrizko lehengai asko txartel bidez jasotzen zituzten herritarrek.

Gehiago irakurri...

 

20.000 bideotik gora Ahotsak proiektuan ikusgai

2014ko mai. 23a, 10:36

Egunetik egunera bideo pasarte gehiago ditugu sarean Euskal Herriko Ahotsak proiektuan: 20.000ko langa gainditu dugu.  

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak-eko testigantzak Lekeitioko ikastetxeetan

2014ko mai. 19a, 13:09

"Gerra Zibila Lekeition" ikus-entzunezkoa prest dago, Lekeitioko ikastetxeetan erabiltzeko. Lekeitioko Udalak hezkuntzako proiektu pilotua jarri du abian, Lekeitioko Ahotsak proiektuan jasotako testigantzak ikasgelara eramateko. 

Gehiago irakurri...

 

Luis Katarain, "Gazta zati bat" filmeko artzaina hil da

2014ko mai. 19a, 11:16

Gazta zati bat filmean agertu zen Luis Katarain Idiazabalgo artzaina, eta ikusleen bihotzetara heldu zen. Euskal Herriko Ahotsak proiekturako ere elkarrizketatu genuen 2012an. 

Gehiago irakurri...

 

Zaldibarko ahotsak proiektua aurkeztu dugu

2014ko mai. 14a, 09:43

Zaldibarko Ahotsak proiektuaren aurkezpena egin genuen atzo arratsaldean. Proiektuan parte hartu dutenei eskerrak emateko ekitalditxoa izan zen: herritarrak udaletxera gonbidatu eta grabazioen kopia bana eman zieten. Ilusio handiz hartu zuten. Ekitaldirako prestatutako bideoa ere ikusgai duzue.

Gehiago irakurri...

 

"Ermuko aditz-taulak" liburuxka aurkeztu da Ermuan

2014ko mai. 9a, 14:04

Fernando Aranberri filologo ermuarraren Ermua eta Eitzagako euskara lana oinarri hartuta, Ermuko aditz-taulak liburuxka kaleratu du Badihardugu Euskara Elkarteak. Asteazkenean, maiatzaren 7an, egin zuten aurkezpena, Ermuan bertan.

 

Gehiago irakurri...

 

Euskararen zapalkuntzari buruzko erakusketa eta dokumentala, herriz herri

2014ko mai. 8a, 11:38

Zarautzen, Donostian, Arrasaten, Azpeitian eta Tolosan izango da "Euskara, ospeletik eguterara" erakusketa, datozen hileotan. Euskal Memoria Fundazioak euskararen zabalkuntzari buruzko dokumentala ere prestatu du. Euskal Herriko Ahotsak proiektuko hainbat testigantza erabili dituzte bietan. 

Gehiago irakurri...

 

Euskararen transmisioa aztergai, laugarrenez

2014ko mai. 7a, 13:23

Atzo izan zen Eta Kitto euskara elkarteak antolatutako mintegia, Eibarko Portalean. Hainbat alorretako zortzi adituk hitzaldiak eman zituzten, eta hausnarketarako bide asko zabaldu ziren, besteak beste arratsaldeko mahainguruan. 

Gehiago irakurri...

 
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia