Albisteak
Zatoz Gasteizko Ahotsak egitasmoa ezagutzera, apirilaren 6an
2016ko mar. 21a, 10:13
Crowdfoundingaren bidez finantziazioa lortuta, 13 elkarrizketa egin ditugu Gasteizen, euskarak sortzen dituen sentipenak jasotzeko. Eta testigantza horiekin ikus-entzunezko bat prestatu dugu. Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dugu, apirilaren 6an. Zatoz proiektua ezagutzera!
Gazte Gara Gazte: gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua
2016ko mar. 10a, 10:14
Badihardugu Elkarteak urteak daramatza adineko lekukoen bizipenak jaso eta www.ahotsak.eus webgunearen bidez hedatzen. Orain, gazteek ere badute euren lekua. Gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua jarri dugu abian: Gazte Gara Gazte. Euskal Herri osoko gazteak elkarrizketatu ditugu, euren aisialdiaren berri jasotzeko. Euren testigantzak eta gaika sortutako hainbat ikus-entzunezko aurki daitezke webgunean. Irain, birao eta bestelako esamoldeekin osatutako gazte hiztegia ere martxan da!
"Eskutitzak" antzezlanaren aurkezpena eta mahaingurua ostegunean Azkoitian
2016ko ots. 29a, 12:00
Larunbatean, martxoaren 5ean, Eliasek eta Arandiak zuzendutako Eskutitzak antzezlana taularatuko dute Azkoitian. Lana girotzeko, 1936 urteari eta transmisioari buruzko mahaingurua egingo da ostegunean; garai horretan kokatzeko, Ahotsak proiekturako herrian jasotako hainbat testigantza ikusiko dira ekitaldian.
Rekording proiektua aurkeztu da gaur, Donostiako lekuekin lotutako soinu-ibilbidea
2016ko ots. 26a, 17:30
Webgunea eta audio-gida dira proiektuaren emaitzak. Eskuko telefonoan aplikazioa jaitsita, Donostiako hainbat lekutan testigantzak eta fikziozko lanak entzuteko aukera dago. Ahotsak.eus webguneko grabazioak dira memoriarekin lotutako soinu-ibilbide horren abiapuntua.
Nesken parte-hartzea Eskoriatzako Santa Ageda festan
2016ko ots. 4a, 11:19
Iritsi da Santa Ageda bezpera. Eskoriatzan neska-mutilak irtengo dira kantu-eskean eta dantzan. Lehen mutilek bakarrik hartzen zuten parte. Orain, guztiek. Bilakaera hori nola gertatu den erakusten duen bideo laburra prestatu dugu.
5.000 lekuko, Ahotsak.eus webgunean. Eskerrik asko guztioi!
2016ko urt. 27a, 09:13
Kopuru borobila lortu dugu aste honetan: 5.000 hiztun. Euskal Herriko 5.000 pertsonaren grabazioak daude une honetan Ahotsak.eus webgunean.
Basauriko "azken euskaldunen" testigantzak sareratu ditugu
2016ko urt. 25a, 10:05
Basauriko euskararen transmisioa etenda ikusi zuenean, Basauriko "azken euskaldunen" berbak jasotzen jardun zuen Jon Arretxek 1990eko hamarkadaren hasieran. "Basauriko euskara" azterlana eta "Basauriko azken euskaldunak" ikus-entzunezkoa izan ziren bilketaren emaitzak. Orduko grabazioak Ahotsak-en katalogatu ditugu. Arretxek "Azken euskaldunak" aipatzen zituenean, Basauriko hizkera erabiltzen zuten azken lekukotasunez ari zen, jakina; harrezkero jaio da (eta jaioko da) euskaldunik Basaurin!
Urretxuko Lekaio Elkartearen grabazioak Ahotsak-en
2016ko urt. 7a, 18:24
Urretxuko Lekaio Kultur Elkarteak 2008tik 2014ra bitartean egindako hainbat grabazio katalogatu ditugu Ahotsak.eus-en. Katalogatutako hizlari gehienak Urretxukoak dira, baina badira Zumarragako lekukoak ere. Guztiek antzinako bizimodua eta ohitura zaharrak dituzte hizpide.
Nafarroa Behereko grabazio berriak katalogatu ditugu
2015ko abe. 16a, 10:01
Alex Artzelus filologo gazteak 2014 bukaeran eta 2015ean zehar Nafarroa Beherean egindako hainbat grabazio berri txertatu ditugu Ahotsak.eus-en. Grabazio hauekin, gainera, herri berriak gehitu ditugu, besteak beste, Gamarte, Ahatsa-Altzieta-Bazkazane, Burgue-Erreiti eta Behaskane-Laphizketa.
"OƱatiko euskeria" eta "Elorrixoko berbetia" lanak Durangoko azokan
2015ko abe. 4a, 10:13
Ateak ireki berri dituen Durangoko Azokan izango gara aurten ere. Ahotsak.eus-Badihardugu Elkartea stand-ean euskararen inguruko Euskal Herri osoko argitalpenak aurkituko dituzu. Animatu eta zatoz!
Errenteriako Ahotsak: aurkezpena eta omenaldia
2015ko abe. 2a, 18:06
Atzo iluntzean ekitaldi polita izan genuen Errenterian. Adineko 40 herritar baino gehiago elkarrizketatu genituen herrian, eta jada material gehiena landuta eta sarera igota dago, Errenteriako Ahotsak orrialdean. Atzo, proiektua aurkezteaz gain, eskertza eta omenaldia egin zitzaien proiektuan parte hartu duten guztiei.
Euskal Herriko Ahotsak, muga berrien bila: 300 herri eta 100.000 pasarte
2015ko aza. 27a, 10:31
Dena ez da kopuru eta zenbaki, baina urteetako lana fruituak ematen ari dela ikusteak poztu egiten gaitu. Aste honetan bertan, adibidez, zenbait marka sinboliko gainditu ditugu Ahotsak-en. Esate baterako, 100.000. pasartea katalogatu dugu; 300. herria gehitu dugu datu-basean; 30.000. bideoa sareratu dugu. Guztia ere hainbat lagun eta herritarren lankidetzari esker eta helburu bakar batekin: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea guztion esku jartzea. Eskerrik asko eta zorionak!
Maixus Rekalde, tratamentu medikoa euskaraz jasotzeko eskubideaz, "Gogoan izan" dokumentalean
2015ko aza. 11a, 17:52
Maixus Rekaldek Alzheimerren gaitzari aurre egiteko tratamendua euskaraz jasotzeko eskubidearen alde nola egiten duen jaso dute Gogoan izan dokumentalean. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egin du. 2011. urtean elkarrizketatu genuen Maixus bere 5 ahizparekin batera, Euskal Herriko Ahotsak proiekturako.
Irrati tailerra Donostian, adinekoen testigantzetan oinarrituta
2015ko aza. 3a, 10:29
12-15 urte bitarteko gaztetxoek irratigintzan jarduteko eta irudimena lantzeko aukera izango dute, Donostiako Casares Irratian, azaroko hiru asteburutan. Donostiako adinekoen testigantzak izango dira tailerraren oinarria.
Agur Amale Arzelusi
2015ko urr. 1a, 16:40
Amale Arzelus euskaltzalea herenegun hil zen, Donostian, 91 urterekin. Umetan irrati esataria eta antzezlea izan zen, eta gero andereño isilpeko ikastoletan.
Ahotsak.eus proiektuak ikus-entzunezkoen ediziorako teknikaria behar du
2015ko ira. 23a, 15:03
Esperientzia izatea ezinbestekoa da. Ikus-entzunezkoen arloko ikasketak egin izana hobetsiko da. Lanaldia urrian hasiko litzateke.
101 L proiektuak Donostia-2016ko diru laguntza jaso du
2015ko ira. 18a, 09:20
Donostiako hizkuntzak jasotzen jarraitu ahal izango dugu, Donostia2016-ko Energia Olatuak programari esker. Donostiako (eta Euskal Herriko) aniztasuna ezagutu eta ezagutarazteko. Proiektuan zehar landu nahi diren gaiak ondorengoak dira: eleaniztasuna, kultur aniztasuna, inmigrazioa, eta elkartasuna.
Bergarako Ipintza institutuko ikasleen transkripzioak sareratu ditugu
2015ko ira. 10a, 08:21
Bergarako Ipintza institutuko ikasleek Bergarako eta Antzuolako hainbat pasarte transkribatu zituzten iazko ikasturtean, Mendebaldeko euskara lantzeko. Guztiak www.ahotsak.eus-en daude ikusgai.
Euskal hizkerak eta dialektoak gaur egun (EHUko Uda Ikastaroak)
2015ko uzt. 1a, 10:59
Joan zen astean euskalkien inguruko mintegia izan zen Donostian, EHUk urtero antolatzen dituen Udako Ikastaroen baitan. Euskal hizkeren eta dialektoen inguruko ikerketak zertan diren aipatu zen. Hizlarien artean gu ere izan ginen, Asier Sarasuaren eskutik, "Euskal Herriko Ahotsak" proiektu hau aurkezten.
Abian da Gasteizko Ahotsak egitasmoa
2015ko eka. 26a, 09:49
Crowdfoundingaren bidez finantziazioa lortuta, 13 elkarrizketa egin ditugu Gasteizen. Jasotako testigantzekin, ikus-entzunezkoa prestatzea da hurrengo pausoa.





