"Fruiztarrak berbetan" laneko audio-pasarteak sareratu ditugu

2016ko eka. 8a, 15:03

Jon Andoni Uriarte hizkuntzalariak Fruiztarrak berbetan lanerako egindako elkarrizketak katalogatu ditugu, izen bereko proiektuan. Guztira 27 lekukoren 60 audio-pasarte jarri ditugu entzungai.

2003an kaleratu zen Jon Andoni Uriarte hizkuntzalari fruiztarrak prestatutako Fruiztarrak berbetan ikerlana. Fruizko euskararen ezaugarriak bildu nahirik, hainbat elkarrizketa egin zituen herrian. Herriko euskararekin batera, beste kontu interesgarri asko ere jaso zituen, batez ere antzinako bizimodua, ohiturak eta sinesmenak. Lekukoetako askok aipatzen dituzte begizkoaren inguruko kontuak, esate baterako. Nola igartzen zen begizkoa zegoenean eta zer egin hura uxatzeko. Hona hemen Jesusa Legarretak eta Jospin Galdonak emandako azalpenak:

Guztira 27 lekuko katalogatu ditugu, Fruiztarrak berbetan izeneko proiektuan, eta euren 60 audio-pasarte jarri ditugu entzungai. Sareratutako pasarteetan antzinako kondairarik eta sorgin-konturik ere ez da falta:

Jabi Pereirari esker eskuratu ahal izan ditugu grabazio hauek eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu berari. Eta beste hainbeste halako altxor ederra bildu eta zabaltzeko borondatea erakutsi duen Jon Andoni Uriarteri. Mila esker bioi!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia