Gernikako bonbardaketa: 79 urteren ostean oraindik lekukoen gogo eta ahotsean
2016ko api. 26a, 08:32
1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumoko hiribildua bonbardatu zuen Alemaniako Condor legioak Francoren aginduz. Herria suntsitu eta herritarren artean samina eta ezinegona sortu ostean, gutxi batzuek baino ez zuten lortu herrian bertan bizimodu berria egitea. Une latz haiek bizi izan zituztenen lekukotasunak jasotzeko aukera izan dugu Ahotsak.eus-en. Zoritxarrez, azken urte hauetan jasotako ahots horietako asko eta asko jadanik ez daude gure artean, baina urteotan egindako lanari esker beraien ahotsek bizirik diraute bonbardaketaren 79. urteurrenean.
Apirilaren 26 hura astelehena zen, azoka eguna, hain zuzen ere, herria jendez beteta zegoen. Bertan bizi ziren 5.000 herritarrez eta Busturialdeko baserritar eta erosle askoz gain, Bizkaiko beste hainbat herritatik zein Gipuzkoa aldetik heldutako errefuxiatuak zeuden.
Gernikan eta beste herri batzuetan jasotako lekukotasunak ondorengo bideoan batu ditugu:
Gerra Zibilaren hasieran, Otxandioko bonbardaketaren ostean, babesleku-sarea eraikitzen hasi ziren, herriko semea zen Castor Uriarte arkitektoaren zuzendaritzapean. Horri esker, eta beste hainbat babesleku pribaturi esker, Gernikan zegoen jende andanak bertan ezkutatzeko aukera izan zuen, ehunka eta ehunka bizi salbatuz.
Babeslekuez gain, alerta-seinaleen sistema ere bazegoen: Kosnoaga menditik bandera gorriak astinduz, Andra Maria elizako kanpandorrean zeudenei abisatzen zieten hegazkinak zetozela jakinarazteko; ondorioz, herriko industrietako alarmak ere joka hasi ziren (gaur egun Astra lantegiko sirena erabiltzen dute gaurko eguna gogoratzeko).
Hauek dira Gernikako erasoen unea gogoratuz Ahotsak.com-en jasotako testigantzetako batzuk:
Enrike Aranzabal "Iturri", 1924
Juana Irigorasek (1917) umorez kontatzen du beste pasarte hau:
Jesus Kortabitartek, 1927, eta Angel Nabeak, 1930, Burgo menditik ikusi zuten erasoa:
Presen Alberdi, 1920-2013: "Gernikarrak asko hemetik ya joan die ta ez die etorri gehixau. Hamen falta da gernikar asko".
Bittori Zarrabeitia, 1926 : Kortezubiko Barrutia auzotik, aireplanoak hurreratzen eta haien erasoak ikusi zituen.
Lekukotasun gehiago entzuteko aukera dago gai eta azpigai desberdinetan sailkatutako atalean: Gerra Zibila eta gerraostea.
Espainiako Gerrari Zibilari eta gerraosteari buruzko 2000 pasartetik gora batzen dituen webgunea: Gerrako Ahotsak.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.