Bonbardaketan trenbidetik Forurantz <p>Lehenengo bonben ostean, 3 minutuko tarte bat-edo egon zen eta trenbide aldera jo zuten korrika, Foru aldera. Hegazkinak baxu pasatzen ziren metrailatzen. Beraiek zortea izan zutela dio, ez zuten etxeko inor galdu. San Juan Ibarrako jendea erreka izkinara joan zen babes bila, plaza guztia txikitu zuten-eta. Hurrengo egunean, Foruko harrobiko kobazuloetan egon ziren Gernika berriro bonbardatuko zutelakoan.</p>

Bonbardaketan trenbidetik Forurantz
Enrike Aranzabal Olaeta
- ahotsak.eus