Enrike Aranzabal Olaeta Iturri
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1924-2019)
Biografia
1924an jaio zen Barrenkale kaleko 24. zenbakian, Boliña hotela dagoen tokian. Aita Elorriokoa zuen, Elgetako Iturri baserritik bertara joandakoen semea, eta ama gernikarra. Bere aita Astra arma-lantegira etorri zen lanera. Aitona San Juan elizako sakristaua zen, 'Jose Martillo'. Barrenkaletik Errenteria auzora joan ziren, baina sei urterekin-edo Portu kalera joan ziren, eta bertan egon ziren bonbardaketara arte. Umetan San Juan Ibarra inguruan aritzen zen kaleko beste ume askorekin batera. Bonbardaketan etxe barik geratu zirenez, Forura joan ziren eta bertako harrobiko kobazulo batean pasatu zuten lehenengo gaua. Gernikarako bidea zarratuta zegoen eta hurrengo gaua Tiloetako etxe batean pasatu zuten, eta ostean anbulatorio ondoko jesuiten etxe batean bi gau. Azkenik Urremendi baserrira joan ziren, eta bertan egon ziren zortzi urtez, sindikatuetako etxeetako bat eman arte. Umetan Pasealekuko eskoletan ibili zen 14 urtera arte, eta dotrinara Andra Mariara joaten zen nahiz eta beraien eliza San Juan izan. Ikasketak bukatu ostean, Jipsan (geroko Dalia) hasi zen lanean eta hiru urtez egon zen bertan. Gero, aroztegian hasi zen beharrean eta horretan ibili da beti, eraikuntza alorrean arotz lanetan. Ezkondu aurreko bost urteak itsasoan igaro zituen zerbitzari legez. Gernika-Lumoren berreraikitzean ere lanean aritu zen "Banco de Vizcaya" eta merkatu-plaza eraikitzen, besteak beste. 29 urterekin ezkondu zen Gernikan, Sukarrietan jaiotako, baina Gernika-Lumon hazitako emaztearekin. Gerra aurreko kontuak oso ondo gogoratzen ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-030 | 2010 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute