Albisteak
Ahotsak proiektuko 300 bideo igoko ditugu Euskarazko Wikipediara
2018ko mai. 14a, 14:50
Hitzarmena egin dugu Wikipediarekin, Ahotsak.eus proiektuko bideoak sareratzeko: ahalik eta herri gehienetako euskararen adibideak igoko ditugu, 2018an zehar.
"Zer da gerra?" ikus-entzunezkoa, 1936ko gerra ume eta gaztetxoen bihotz-begietan
2018ko mai. 10a, 10:24
"Zer da gerra?" dokumentala Ikasgelan webgunean ipini dugu, ikastetxeetan erabil dezaten, eta baita Gerrako Ahotsak webgunean ere. 1936ko gerrako ume-gaztetxoak eta gaur egungoak agertzen dira ikus-entzunezkoan, beraientzat gerra zer den kontatzen.
Interneten kantutegi bateratua sortzeko ideiak partekatzen, Xenpelar dokumentazio jardunaldietan
2018ko mai. 3a, 11:25
Xenpelar Dokumentazio jardunaldien bosgarren edizioan parte hartu dugu. Euskal kantagintzaren ondarea Interneten, horixe zen aurtengo gaia, hausnarketarako hainbat bide zabaldu zizkiguna.
Agur On Bittor Garaigordobili, Vaticanora txapelarekin joaten zen gotzainari
2018ko api. 26a, 12:22
102 urterekin zendu da. Urkiolako apaiz eta misiolaria, Los Riosko (Ekuador) gotzaina izan zen. 2012an elkarrizketatu genuen Ahotsak proiekturako.
Gernikako bonbardaketa, lekukoek kontatuta: "Bota eta bota!"
2018ko api. 26a, 10:11
1937ko apirilaren 26an Gernika-Lumo bonbardatu zuen hegazkin alemaniar eta italiarrek, Francoren aginduz. Duela 81 urte une latz haiek bizi izan zituztenen lekukotasunak jasotzeko aukera izan dugu Ahotsak.eus proiektuan, eta bideo labur bat prestatu dugu.
Eibarko bonbardaketaren lekuko: "Refujixua jendez beteta egoala, bonbia barrura sartu zan"
2018ko api. 25a, 10:02
1936ko gerran frontea luzaroan egon zen Eibarren, eta herriak hainbat eraso jasan zituen. Apirilaren 25ekoa izan zen gogorrena, herritar askoren heriotza eragin zuen bonbardaketa. Ikus Ahotsak proiektuko lekukoen testigantzekin osatutako bideo laburra.
87 urte Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zela
2018ko api. 13a, 10:30
1931ko apirilaren 14ko goiz hartan, II. Errepublika artean aldarrikatzear zegoela, eibartarrak lehendabizikoak izan ziren Errepublikako bandera udaletxeko balkoian eskegitzen.
Eibarko beharginen memoria batzen dihardugu
2018ko api. 11a, 12:49
Eibarko Ego Ibarra batzordeak 2017. urtean abiarazi zuen "Beharraren memoria" proiekturako, Eibarko beharginak, lantegietako ugazabak eta bertara lanera etorritako kanpotarrak elkarrizketatzen jarraitzen dugu.
Durangoko eta Elorrioko bonbardaketak, duela 81 urte
2018ko mar. 28a, 08:52
Martxoaren 31n, duela 81 urte, Durango eta Elorrio bonbardatu zituzten hegazkin italiarrek, eta guztira 350 hildako inguru eragin. Bideo labur bat prestatu dugu egun beltz hura gogoratzeko.
Nola erakarri euskarara hiztun berriak?
2018ko mar. 9a, 19:45
Aurten ere Eta Kitto euskara elkarteak mintegia antolatu du euskararen transmisioari buruz gogoeta egiteko. Asteazkenean izan zen, Eibarko Portalean. Hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen.
Martxoak 8: zabaldu ahots morea!
2018ko mar. 5a, 10:56
Badator martxoaren 8a! Data aproposa da emakumeen ahotsak entzuteko, eta azken hamarkadetan izan dugun bilakaera ezagutzeko. Adineko emakumeek kontatu dizkiguten pasarteekin prestatutako bideoak ikustera eta zabaltzera gonbidatzen zaitugu!
Basauriko euskararen azterketa linguistikorako pasarteak ikusgai
2018ko ots. 28a, 12:58
Jon Arretxek 1994. urtean argitaratu zuen Basauriko Euskara liburua. Lanerako egin zituen elkarrizketak landuta eta ikusgai daude Ahotsak.eus webgunean.
Migel Gallastegi pilotariak 100 urte igandean: Zorionak!
2018ko ots. 23a, 15:06
Eibarko pilotari handiak 100 urte beteko ditu etzi. Ahotsak.eus proiektuan Gallastegiren hainbat bideo pasarte ikus daitezke, eta bideo txiki bat ere gertatu dugu Migel zoriontzeko.
Gerra zibileko bizipenen inguruko 4 bideo berri, Gerrako Ahotsak webgunean
2018ko ots. 14a, 10:58
Lau ikusentzunezko berri editatu eta sareratu ditugu, 1936ko gerrarekin eta gerraostearekin lotuta. Guztira 20 bideok osatzen dute dagoeneko memoria historikoaren saila, gerra.ahotsak.eus webguneko Bideotekan. Bideo bakoitzean gai zehatz bat jorratzen da, eta hainbat herritako adineko hiztunen testigantzekin daude osatuta. Gure iragana ulertzeko ezinbesteko erreferentzia dira gure nagusien lekukotasun hauek.
AEKren Didaktika Topaketan
2018ko ots. 5a, 15:37
Ahotsak.eus proiektua azaltzen egon ginen larunbatean Donostian, AEK-ko irakasleei zuzendutako didaktika topaketan.
Gazte Gara Gazte proiektuko gazte hiztegian 150 hitz berri jaso ditugu
2017ko abe. 18a, 14:25
Gazte Gara Gazte proiektuko gazte hiztegirako 150 hitz berri jaso ditugu jendearen parte hartzeari esker Durangoko azokan eta Iruñeako Euskara Sarera jardunaldietan.
Nola eskuratu "Jira Bueltan: Betiko 50 kanta eta jolas" liburuxka-DVDa?
2017ko abe. 12a, 10:43
Durangoko azokan gure "best seller"-a izan zen umeekin jolasteko argitaratu dugun liburuxka-DVDa, eta hainbat ikastetxetan banatu dute.
Munitibarko eta Etxebarriko Ahotsak
2017ko abe. 4a, 12:26
Igandean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna zela eta Munitibarko eta Etxebarriko Ahotsak proiektuak aurkeztu genituen.
Ahotsak.eus Iruñeko Euskara Sarera jardunaldian
2017ko abe. 4a, 11:57
Euskarazko IKTak ezagutzeko Euskara Sarera jardunaldia egin zen Iruñean joan den ostiralean, abeanduak 1. Gu ere bertan izan ginen Gazte Gara Gazte eta Ikasgelan proiektuak aurkezten.
Andoaingo ahotsak: aurkezpena eta omenaldia
2017ko abe. 4a, 11:05
Atzo eguerdian Andoaingo Bastero Kulturgunean aurkeztu genuen Andoaingo Ahotsak proiektua, 1990. hamarkadatik hasi eta gaur arte grabatutako hiztunak omentzeko ekitaldian. Guztira, 73 hiztun bildu dituen proiektuak irribarre eginarazi zigun atzo, Andoaingo euskararen egunean.





