Albisteak

Euskararen Transmisioari buruzko mintegi berezi eta jendetsua, atzo Eibarren
2020ko mar. 12a, 15:45
Eta Kitto! euskara elkarteak X. Mintegia antolatu zuen atzo Eibarren, eta 21 solaskide igo ziren oholtza gainera. Hainbat ikuspuntutatik heldu zioten euskararen erabileraren eta sozializazioaren gaiari.

Matxitxakoko itsas gudariak gogoratu dituzte, 83. urteurrenean
2020ko mar. 5a, 10:22
Duela 83 urte, 1937ko martxoaren 5ean, Canarias ontzi frankistak Euzkadiko gobernuko Bou Nabarra gerra-ontzia urperatu eta suntsitu zuen. 34 lagun hil eta 20 irten ziren bizirik. Guztiak gogoan izan zituzten ostiralean, Itsas Gudarien Egunean.
Azkoitiko Ahotsak proiektuari jarraipena emango diogu
2020ko ots. 26a, 11:37
Hamar urteren ostean, Azkoitiko Ahotsak proiektuari jarraipena emango diogu, Azkoitiko Udalaren laguntzaz. 2008-2010 bitartean 33 herritarren ahotsa jaso genuen. Orain, urtean 10 lekuko elkarrizketatzea aurreikusten da. Dagoeneko hasi gara elkarrizketa berriak egiten eta baita pasarteak sareratzen ere.

Lasarte-Oriako Ahotsak proiektua aurkeztu genuen atzo
2020ko ots. 12a, 12:19
2009. urtetik hona 23 herritar elkarrizketatu ditugu Lasarte-Orian, Ahotsak.eus proiekturako. Material guztia landuta eta sarean dago, eta parte-hartzaileei omenaldi xumea egin zitzaien atzo arratsaldean, udaletxean. Ekitaldiko aurkezpen-bideoa sarean dago ikusgai.

Oñatin Hikalaguna antolatzeko bilera, ostiralean
2020ko ots. 11a, 13:23
Hikalaguna eduki nahi? Aukera ederra daukazu orain, Oñatin. Etorri ostiraleko bilerara! Hika ikasi eta erabiltzeaz gainera, jende interesgarria ezagutzeko aukera izango duzu.

Bergarako euskararen historia soziala jasotzeko egitasmoa abian
2020ko ots. 6a, 10:16
Badihardugu elkarteko kideok 15 elkarrizketa egingo ditugu, gerraostetik 80ko hamarkada bitarte Bergaran euskalgintzan egindako lanen testigantza jasotzeko. Elkarrizketok landu, eta Ahotsak.eus proiektuan ipiniko ditugu, urte bukaerarako.

Badihardugu Elkartea Ahotsak.eus proiekturako langile bila
2020ko ots. 3a, 09:43
Badihardugu Euskara Elkartean Ahotsak.eus proiekturako langile bila gabiltza. Hizkuntzalaritza edo euskal ikasketak egin izana hobetsiko dugu eta euskalkien ezagutza aintzat hartuko da. Interesatuek otsailaren 15a arteko epea izango dute kurrikulumak bidaltzeko.

Gasteizko euskararen historia ezagutzen, Oihaneder Euskararen Etxean
2020ko urt. 31a, 09:58
Gasteizko Euskararen Ahotsak proiektua aurkeztu genuen asteazkenean. Asmoa: Gasteizko berreuskalduntze-prozesuari buruz jasotako 33 testigantzak ezagutarazi eta iritzi-trukea sustatzea. 50 bat lagun elkartu ziren, eta giro polita sortu zen.

Gasteizko Euskararen Ahotsak: aurkezpen-topaketa, urtarrilaren 29an
2020ko urt. 27a, 12:12
Etzi, asteazkenean, da hitzordua, 19:00etan Gasteizko Oihaneder etxean. Asmoa: Gasteizko berreuskalduntze-prozesuari buruz jasotako 33 testigantzak ezagutaraztea eta iritzi-trukea sustatzea.

Rufino Arrola eta `Fasio´ trikitilari bizkaitarren lekukotasunak sarean
2020ko urt. 24a, 10:15
Bizkaiko trikitiaren historian garrantzia handia izan duten bi soinulariren testigantzak sarean daude ikusgai: Rufino Arrola `Andrakako errementaria´renak eta Bonifazio Arandia `Fasio´renak. IRALEko irakasle eta ikasleek jaso zuten haien lekukotasuna laurogeigarren hamarkadan.

Oñatin zergatik joan da galtzen emakumeen hitanoa? Bideoa sarean!
2019ko abe. 16a, 10:20
Ingo Xonau! proiektua aurkeztu genuen larunbat goizean, Oñatin. Hika dakiten emakumeen argazkia atera, Lazarraga lorategian, eta ondoren ekitaldia egin genuen Santa Ana antzokian. Emanaldian erakutsitako bideoa sarean ipini dugu gaur!
Kristina Mardaras Sedrun, bertsolari txapelketetako puntuazioaz hizketan
2019ko abe. 13a, 10:27
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da bihar (larunbata) Donostia Arenan. Kristina Mardaras Sedrunek bertsolari txapelketetan epaileek erabiltzen duten puntuazio sistemari buruz egindako gogoeta ekarri dugu gaurkoan.

‘Ingo xonau!’ egitasmoaren aurkezpena, larunbatean: Oñatiko noka biziberritzen
2019ko abe. 12a, 10:34
11:00etan noka dakiten emakume guztien argazkia aterako dute, Lazarraga lorategian, eta ondoren ekitaldia egingo dute, 11:30etan Santa Ana antzokian: proiektuaren aurkezpena eta bideo-emanaldia. Ikusi bideo-aurrerapena!

Astigarragako Ahotsak proiektua aurkeztu genuen atzo, Euskararen Egunean
2019ko abe. 4a, 13:28
2010. urtetik hona 32 herritar elkarrizketatu ditugu Astigarragan, Ahotsak.eus proiekturako. Material guztia landuta eta sarean dago, eta parte-hartzaileei omenaldi xumea egin zitzaien atzo arratsaldean, udaletxean. Ekitaldiko aurkezpen-bideoa sarean dago ikusgai.

Arantxa Urretabizkaia idazle eta kazetariak Anton Abbadia Saria jaso zuen atzo
2019ko abe. 3a, 16:04
Ahotsak.eus proiektua izan zen iazko sariduna, eta epaimahaian egotea egokitu zaigu aurten. Ekitaldi ederra egin zioten atzo arratsaldean Urretabizkaiari, Gipuzkoako Foru Aldundian.

15-17 urteko ikasleei Interneten euskaraz zer duten erakusten, XARE jardunaldietan
2019ko aza. 26a, 09:26
XARE egitasmoan parte hartzen ari gara, Gazte Gara Gazte proiektuarekin, euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutarazteko. Durangon izan zen lehen saioa. Bihar Gasteizera goaz eta abenduan Donostiara.

Leon Bilbao Arteako albokari ezagunaren bideo-pasarteak sarean
2019ko aza. 7a, 09:48
1989an IRALEko irakasle eta ikasleek Leon Bilbao albokariari egindako elkarrizketa landu eta sareratu dugu. Hala, duela 30 urte grabatutako harribitxia ikusteko eta entzuteko aukera dugu orain. Guztira 20 bideo-pasarte jarri ditugu ikusgai.

Joxepa Zumalde araoztarra joan zaigu gaur, 100 urterekin
2019ko urr. 31a, 16:39
Otsailean elkarrizketatu genuen, Ahotsak proiekturako, Oñatiko hitanoari buruzko "Ingo Xonau!" egitasmoan. Aurretik ere hainbat testigantza emandakoa da, besteak beste, gerrako kontuei buruz.
Aitziber Garmendia: "Umetan Txiribiton izan nahi nuen, gizona eta potoloa"
2019ko ira. 26a, 09:59
Aitziber Garmendia aktore zaldibitarra elkarrizketatu dugu, Gazte Gara Gazte proiekturako. Ikusi haren testigantzekin prestatu dugun bideoa!

Patziku Perurena, arbasoen bizimodua aztertzen
2019ko ira. 24a, 10:35
Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson (1427-1925) izeneko ikerketa-lana kaleratu du Patziku Perurenak. Duela zenbait urte Ahotsak.eus-erako egin genion elkarrizketan ere aipatu zizkigun bordarien inguruko kontuak. Baina baita beste kontu interesgarri ugari ere.