Albisteak

Nola hitz egiten dute gazteek? Tokian tokiko euskalkiak ezagutzeko bideoa

2021ko urt. 7a, 13:31

Ahotsak.eus proiektuaren helburuetako bat euskalkiak jasotzea da, herririk herri. Adinekoen jarduna ez ezik, baita gazteena ere. Prestatu dugun bideoan gazteak euskalkian hitz egiten agertzen dira, eta tokian tokiko berezitasunak ezagutzeko balio du. 

Gehiago irakurri...

 

70eko hamarkadako literaturari buruzko ikus-entzunezkoa sarean ikusgai

2020ko abe. 17a, 10:59

Ahotsak.eus proiektuan hainbat idazle eta literatur aditu elkarrizketatu ditugu, literaturaren historia ezagutzeko. Testigantza horiekin, 70eko hamarkadako literatur lanei buruzko bideoa osatu dugu, mugimendu handiko hamarkada euskal literaturan.

Gehiago irakurri...

 

"Elgoibarren Aniztasuna Ikasgai" proiektuko bideoak eta ikasmateriala sarean erabilgarri, guztion eskura

2020ko abe. 1a, 09:49

Elgoibarko aniztasuna ezagutarazteko, hainbat jatorritako ikasle eta gurasoak elkarrizketatu ditugu herriko LHko bi ikastetxeetan. Testigantza horiekin bi ikus-entzunezko eta ikasgeletan erabiltzeko ikasmateriala gertatu ditugu. Sarean daude, interesa duenaren eskura!

Gehiago irakurri...

 

"Eibarren Aniztasuna Ikasgai" proiektua aurkeztu dugu gaur eguerdian

2020ko aza. 25a, 17:03

"Eibarren Aniztasuna Ikasgai" proiektuaren helburua herriko aniztasuna ezagutaraztea da. Hainbat jatorritako ikasle eta gurasoak elkarrizketatu ditugu, zazpi ikastetxetan. Testigantza horiekin bi ikus-entzunezko gertatu ditugu, eta baita ikasgeletan erabiltzeko ikasmateriala ere. Sarean daude, interesa duenaren eskura!

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak.eus proiektuak Urrezko Kalabaza saria jaso du, Ahoz Aho jaialdian

2020ko aza. 19a, 09:51

Larunbatean izan zen ekitaldia, Tolosan, Euskal Narratzaileen V. Topaketan. Carles Garcia eta Iñaki Carretero narratzaileak eta Ahotsak.eus proiektua saritu zituzten, Urrezko Kalabaza banarekin. 

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak.eus, Memoria Historikoaren egunarekin bat

2020ko aza. 10a, 09:58

Gerrako Ahotsak webgunea ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzen zaitugu, Memoriaren Egunean.

Gehiago irakurri...

 

"Oñatiko hika poltsikaran" liburuxka argitaratu berri dugu

2020ko aza. 3a, 16:21

Ingo Xonau! proiektuaren barruan, Oñatiko hika ikasteko oinarrizko informazioa eta aditz-taulak batzen dituen liburuxka plazaratu dugu, poltsikoan eramateko modukoa. 

Gehiago irakurri...

 

Hika ikastaroa emakumeentzat, azarotik aurrera, Oñatiko Jabetze Eskolan

2020ko urr. 22a, 11:03

Oñatin noka biziberritzeko dagoen beharra ikusita, Ingo Xonau! ekimenetik emakumeentzat hika ikastaroa antolatu dugu, Jabetze Eskolan. Zabalik dago izena emateko epea. Animatu!

Gehiago irakurri...

 

Euskal literatura modernoaren hastapenei buruzko bideoa prestatu dugu

2020ko urr. 21a, 10:40

Zeintzuk izan ziren euskal literatura modernoko lehen lanak? Ahotsak.eus proiektuan hainbat idazle eta literatur aditu elkarrizketatu ditugu, literaturaren historia ezagutzeko. Testigantza horiekin, 60. hamarkadako literatur lanei buruzko bideoa osatu dugu. 

Gehiago irakurri...

 

Zer egin Oñatin noka modan jartzeko? Ezagutu herritarrek diotena!

2020ko urr. 14a, 10:27

Ingo xonau! proiektuaren asmoa Oñatiko noka biziberritzea da. Hori nola lortu daitekeen azaltzen dute elkarrizketatu ditugun hainbat herritarrek, prestatu dugun bideo honetan

Gehiago irakurri...

 

Zarauzko Lizardi institutuko ikasleek egindako transkripzioak sareratu ditugu

2020ko urr. 7a, 11:00

Zarauzko Lizardi institutuko 3. mailako ikasleek hainbat pasarte transkribatu zituzten iazko ikasturtean, erdialdeko euskara lantzeko lan modura. Guztiak www.ahotsak.eus-en daude ikusgai.

Gehiago irakurri...

 

Koldo Zuazoren ibilbidea omendu dute Gasteizen eta bere lana jasotzen duen "Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena" liburua aurkeztu da

2020ko ira. 23a, 09:45

Joan zen ostiralean, irailaren 18an, Koldo Zuazo EHUko irakaslea eta euskalkien ikertzaile sutsua omendu zuten Gasteizen haren lankide eta hurbilekoek. Ekitaldian Zuazoren omenez argitaratutako Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena liburua aurkeztu zuten. Koldo Zuazo Badihardugu elkarteko kide eta sortzaile dugu eta gure esker ona ere adierazi nahi diogu. Zorionak Koldo!

Gehiago irakurri...

 

Ahotsak.eus aurkeztu dugu Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkuran

2020ko uzt. 17a, 16:04

Atzo, osteguna, Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VI. Bilkura egin zen Eibarko Markeskua jauregian, Aldee Elkarteak eta Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta. Aurtengoan Tokiko Bildumak izan dira hizpide eta Ahotsak.eus proiektuaren berri eman genuen bertan.

Gehiago irakurri...

 

Oñatiko noka berreskuratzen: esperientziak biltzen dituen bideoa sarean

2020ko uzt. 8a, 10:37

Ingo xonau! proiektuaren asmoa Oñatiko noka biziberritzea da. Iaz, bide hori egin duten eta egiten ari diren hainbat emakume elkarrizketatu genituen. Orain, haien esperientziak ikus-entzunezko batean batu ditugu. 

Gehiago irakurri...

 

Euskalkiak: elkar ezin ulertu? Ikusi bideoa!

2020ko eka. 16a, 13:01

Euskalkiek euskara izugarri aberasten dute, baina zenbaitetan ez da erraza elkar ulertzea... Ala bai? Gazteen iritziekin osatutako bideoa daukagu sarean. 

Gehiago irakurri...

 

Zer da autobiografia? Bideo honetan adibide batzuk batu ditugu

2020ko eka. 3a, 15:20

Ahotsak.eus proiektuan kontakizun autobiografiko asko jasotzen ditugu, adinekoak zein gazteak elkarrizketatzen ditugunean. Horietako batzuekin osatu dugu bideoa, autobiografiari buruz. 

Gehiago irakurri...

 

Gerraosteko antzerkiari buruzko bideoa ikusgai: tradizioa vs modernotasuna

2020ko mai. 25a, 15:33

Euskarazko antzerkigintzari buruzko bideoa ikusgai dugu, Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzekin osatua. 60ko hamarkadako giroa da jasotzen duena: bi belaunaldi, bi pentsakera, antzerkia ikusteko bi modu. 

Gehiago irakurri...

 

Zenbateraino aldatu da bertsolaritza Txirritaren garaitik hona? Ikusi bideoa!

2020ko mai. 18a, 09:33

Bertsolaritzaren garapenari buruzko bideoa ikusgai dago, Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzekin. Hiru bertsolarik egindako ekarpenen berri ematen du: Txirrita, Basarri eta Xabier Amuriza.

Gehiago irakurri...

 

Zeinekin egin daiteke hika? Ikusi Oñatiko testigantzekin prestatu dugun bideoa!

2020ko mai. 5a, 09:34

Ingo xonau! proiektuaren asmoa Oñatiko noka biziberritzea da. Horretarako, garrantzitsua da hika zeinekin erabil daitekeen jakitea. Bideoa prestatu dugu, Oñatin elkarrizketatutako herritarren testigantzekin. 

Gehiago irakurri...

 

Agur Kontxi Belandiari, Galdakaoko euskaltzale amorratuari

2020ko api. 29a, 07:00

Atzo hil zen galdakaoztar guztientzako oso maitatua izan den eta izango den "amama Kontxi", Kontxi Belandia Lekue.  Herri guztietan dugu erreferentziazko pertsonaren bat, horixe izan da Galdakaon Kontxi. Guztiz ohikoa izan da Kontxi eragileekin elkarlanean ikustea, auzolanean, saltsa guztietako perrexila zen. Betiere, euskararen erabileraren sustapena helburu zuela.

Gehiago irakurri...

 
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia