70eko hamarkadako literaturari buruzko ikus-entzunezkoa sarean ikusgai

2020ko abe. 17a, 10:59

Ahotsak.eus proiektuan hainbat idazle eta literatur aditu elkarrizketatu ditugu, literaturaren historia ezagutzeko. Testigantza horiekin, 70eko hamarkadako literatur lanei buruzko bideoa osatu dugu, mugimendu handiko hamarkada euskal literaturan.

Euskarazko literatura modernizatu zuten lehen lanen ostean, zer idazle eta lan plazaratu ziren? Zer berritasun ekarri zuten? Bideo honetan 70eko hamarkadako literatur lanetan jarri dugu arreta, eta euskal literaturaren XX. mendeko bilakaera ezagutzeko balio du. Ikusi prestatu dugun bideoa:

Ahotsak.eus proiektuan hainbat idazle eta aditu elkarrizketatu ditugu literaturaren historia jasotzeko: Arantxa UrretabizkaiaBernardo AtxagaHarkaitz CanoMari Jose OlaziregiYolanda ArrietaJuan Martin Elexpuru eta Patri Urkizu, besteak beste. Bideo honetan bereziki 70eko hamarkadan jarri dugu begirada. Hori bai, literatura modernoaren hastapenei buruzko bideoa ere prestatu dugu: Literatura modernoaren hastapenak.

Ahozko ondarea jaso eta zabaltzea da Ahotsak proiektuaren helburua. Euskararen eta euskal kulturaren historia ezagutaraztea oso garrantzitsua da, bereziki belaunaldi berriei. Bideo hau ikastetxeetan, Batxilergoko Euskara eta literatura ikasgaian, erabitzeko proposamen pedagogikoak ere gertatu ditugu, eta fitxa sortu dugu Ikasgelan webgunean. EIMA 2.0. proiekturako egin dugu bideoa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin. "Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan" proiekturako hain justu. 

Ikasgelan webgunea ahozko ondarea zabaltzeko sortu genuen, lehen etxeko sukaldean egiten zen transmisioa ikasgelara eramateko, teknologia berriak erabilita. Dagoeneko gaikako 100 bideo baino gehiago jarri ditugu irakasle eta ikasleen eskura, hainbat gairekin lotutakoak, LHrako, DBHrako eta Batxilergorako. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia