Albisteak

Miren Azkarate hizkuntzalaria: euskara lanbide eta bizimodu
2022ko urt. 10a, 09:30
Miren Azkarate hizkuntzalaria elkarrizketatu dugu Donostiako Ahotsak proiekturako. Euskalgintzan zeresana izan duten 16 donostiarren testigantzak jaso ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Appa hi! aplikazioa, orain baita Iphone-erako ere
2021ko abe. 24a, 14:47
Oñatiko hika ikasteko aplikazioa aurkeztu genuen azaroaren amaieran, Android telefonoetarako, eta harrera bikaina izan du. Orain Apple-en dendan ere eskuragarri dago. Modu errazean, jolasean, hika ikasteko aukera ematen du.

Ramon Agirre aktorea, euskararen alde egiteko prest beti
2021ko abe. 20a, 09:51
Ramon Agirre elkarrizketatu dugu Donostiako Ahotsak proiekturako. Hainbat pelikula, antzezlan eta serietan ikusi dugun aurpegi ezaguna da. Euskalgintzan zeresana izan duten 16 donostiarren testigantzak jaso ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Klara Badiola aktorea, bere ibilbidean euskarak izan duen garrantziaz
2021ko abe. 13a, 10:05
Klara Badiola elkarrizketatu dugu Donostiako Ahotsak proiekturako. Pailazo moduan hasi zen euskaraz antzezten. Hainbat pelikula, antzezlan eta serietan ikusi dugun aurpegi ezaguna da. Euskalgintzan zeresana izan duten 16 donostiarren testigantzak jaso ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Jabier Agirre medikua, zientziaren dibulgazioan beti euskaraz aritua
2021ko abe. 9a, 09:32
Jabier Agirre medikua ezaguna da, besteak beste, hedabideetan euskara zabaltzen egin duen lanarengatik. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Ahotsak eta Hike eizan! proiektuetan parte hartu duten herritarrak omendu zituzten atzo Azkoitian
2021ko abe. 3a, 12:22
Atzo, euskararen egunaren bezperan, Azkoitiko Ahotsak eta Hike eizan! proiektuetan parte hartu duten herritarrei omenaldi goxoa egin zitzaien Azkoitian. Hike eizan! Azkoitiko hitanoa bultzatzeko proiekturako prestatu dugun bideoa eta hitanoko adizki erabilienak jasotzen dituen eskuorria ere aurkeztu ziren ekitaldian.

Lola Valverde historialaria elkarrizketatu dugu, Donostiako Ahotsak proiekturako
2021ko aza. 29a, 09:08
Lola Valverde historialari feministak badu zer kontatua. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Appa hi! aurkeztu dugu, bost astean Oñatiko hika ikasteko aplikazioa
2021ko aza. 24a, 09:22
Eskuko telefonorako aplikazioa da. Modu errazean, jolasean, hika ikasteko aukera ematen du. Badihardugu euskara elkarteak garatu du, CodeSyntax-ekin elkarlanean, Oñatiko Udalarentzat.

Hikaldixa egingo dute Oñatin, hika praktikatzeko, azaroaren 26tik aurrera
2021ko aza. 23a, 12:37
Paparrean txapa jantzi, eta hamar egunean hika praktikatzea da Hikaldixaren erronka. Hainbat jarduera antolatu dituzte: hika-triki-poteoak, hika bertso-saioa eta kontzertua, besteak beste. Gaur aurkeztu dute egitaraua.

Santos Sarasola, Santo Tomas lizeoko zuzendari ohia, elkarrizketatu dugu
2021ko aza. 22a, 10:15
Santos Sarasolak euskararen alde egindako lana jaso dugu, Donostiako Ahotsak proiektuan. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Aizpea Goenaga aktore eta zuzendaria, artista-familia bateko katebegia
2021ko aza. 15a, 08:55
Aizpea Goenaga zuzendari, aktore eta idazlea elkarrizketatu dugu. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Antton Valverde musikaria elkarrizketatu dugu Donostiako Ahotsak proiekturako
2021ko aza. 8a, 09:35
Euskal musikagintza berriaren mugimenduak erakarrita hasi zen kantuan, 70eko hamarkadan. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Txaro Arteaga, euskarazko kazetaritza bultzatzen Donostian
2021ko aza. 2a, 09:32
Txaro Arteaga kazetaria elkarrizketatu dugu, Donostiako Ahotsak proiekturako. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Juan Antonio Urbeltz, 50 urte baino gehiago euskal dantzak biziberritzen
2021ko urr. 25a, 09:31
Juan Antonio Urbeltz folklorista eta ikerlaria elkarrizketatu dugu, Donostiako Ahotsak proiekturako. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Maite Gonzalez idazlea elkarrizketatu dugu Donostiako Ahotsak proiekturako
2021ko urr. 18a, 10:27
Maite Gonzalez Esnal idazle eta itzultzailea elkarrizketatu dugu, Donostiako Ahotsak proiekturako. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Eman izena hika ikastaroan, Oñatiko Jabetze Eskolan
2021ko urr. 15a, 11:08
Oñatin noka biziberritzeko dagoen beharra ikusita, Ingo Xonau! ekimenetik hika ikastaroak antolatzen hasi ginen emakumeentzat, Jabetze Eskolan. Iaz bi egin genituen, eta izan zuten harrera ona ikusita aurten beste bat antolatu dugu. Izena emateko epea zabalik dago jada. Animatu!

Piter Ansorena elkarrizketatu dugu Donostiako Ahotsak proiekturako
2021ko urr. 13a, 12:40
Donostiako parte zaharreko txistulari eta pailazo ezaguna elkarrizketatu dugu. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, euskarak Donostian izan duen bilakaera ezagutzeko.

Euskarazko prentsaren garapena ezagutzeko, ikusi gure bideoa!
2021ko urr. 7a, 15:32
Ahotsak.eus proiektuan hainbat kazetari eta aditu elkarrizketatu genituen iaz, euskal hedabideen historia ezagutzeko. Testigantza horiekin, prentsaren garapenari buruzko bideoa osatu genuen, oinarri moduan euskarazko egunkariak eta Zeruko Argia astekaria hartuta. Hementxe duzue ikusgai.

Enkarni Genua, 50 urtez txotxongilo euskaldunei bizia ematen
2021ko urr. 4a, 12:55
Enkarni Genua idazlea eta txotxongilolaria elkarrizketatu dugu Donostiako Ahotsak proiekturako. Aurten guztira 16 donostiar ezagunen testigantzak jasoko ditugu, Donostiako euskararen historia ezagutzeko.

Agur Ramon Zubizarreta `Landakanda´ pandero-jotzaile ezagunari
2021ko ira. 28a, 16:14
Larunbatean utzi gintuen Azkoitiko Landakanda pandero-jotzaile ezagunak 88 urterekin. Soinu-jotzaile askorekin ibili izan zen arren, Lajarekin batera Euskal Herriko trikitilari bikote ospetsuena osatu zuen urte luzez. Hark kontatutako hainbat kontu Ahotsak.eus-en jasota geratu dira.