Albisteak

Mutrikuko Saturraran Elkarteak Gerra Zibileko memoria jasotzen dihardu
2021ko ira. 22a, 13:02
Mutrikun sortu berri den Saturraran Elkarteak Gerra Zibileko memoria jasotzea du helburu. Euren lanaren berri emango dute gaur, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Zabiel Kultur Elkartean. Orain arte batutako testigantzak Ahotsak.eus-en daude katalogatuta.

"Gerra soinuak Donostian", 85. urteurrenean
2021ko ira. 11a, 08:57
85 urte igaro dira Francoren tropak Donostiara sartu zirenetik. Gerra zibileko gertaerak hobeto ezagutzeko, zenbait ibilbide sortu ditugu Ahotsak.eus-eko testigantzak ardatz hartuta. Gerrako Ahotsak webgunean daude ikusgai. Hainbat ekitaldi antolatu dira urteurrena eta biktimak gogora ekartzeko.

Eskoriatzako San Juanei buruzko ikus-entzunezkoa aurkeztu genuen atzo, San Juan bezperaz
2021ko eka. 24a, 09:36
Atzo arratsaldez, San Juan bezperan, hain zuzen ere, Eskoriatzan jai honek izan duen bilakaera ezagutzeko aukera polita izan genuen Zaldibar antzokian. Badiharduguk egindako 17 minutuko ikus-entzunezkoan naturako hiru elementu dira protagonista: tantaia, sua eta landareak.
Aitziber Garmendiaren elkarrizketako bideo-pasarte guztiak sarean ikusgai!
2021ko eka. 23a, 12:47
Aitziber Garmendia aktore zaldibitarrari Gazte Gara Gazte proiekturako egindako elkarrizketa landu dugu, eta bideo-pasarte guztiak on-line ipini ditugu. Ikusi eta disfrutatu!

Azkoitiko hitanoa eta, bereziki, noka indartzeko proiektua martxan
2021ko eka. 2a, 10:35
Joan zen astean hitanoa bultzatzeko proiektua aurkeztu zen Azkoitian. Abiapuntu moduan, proiektuari irudia eta leloa jartzeko, logotipo lehiaketa jarri du martxan Azkoitiko Udalak. Uztailean bertso-saioa eta mahaingurua egingo dira. Badihardugu Elkarteak ere parte hartuko du proiektuan eta herrian jasotako testigantzekin hikaren inguruko bideo labur bat prestatuko dugu urte amaierarako.

Ikasleak gustura ibili dira Oñatiko bigarren hika ikastaroan, Jabetze Eskolan
2021ko api. 27a, 09:59
Oñatin noka biziberritzeko dagoen beharra ikusita, Ingo Xonau! ekimenetik bi hika ikastaro antolatu ditugu emakumeentzat, Jabetze Eskolan. Bigarrena gaur arratsaldean bukatuko da.

Julen Madariaga politikari eta abokatua hil da
2021ko api. 7a, 09:12
88 urte zituela zendu da Julen Madariaga politikari eta abokatua, besteak beste, Ekin taldearen eta ETA erakundearen sortzaile izana. 2012an elkarrizketatu genuen Ahotsak proiekturako eta ordu luzez jardun zuen bere bizipenen berri ematen. Hemen ikusgai, bere bizitzako pasarteak.

Euskararen historia soziala jasotzen ari gara Bergaran: momentuz 14 lagun elkarrizketatu ditugu
2021ko mar. 23a, 09:12
12 elkarrizketa egin ditugu Bergaran, gerraostetik 80ko hamarkadara bitarte euskalgintzan izandako mugimenduari buruz: dantza, antzerkia, hezkuntza, alfabetatzea... "Euskararen historia soziala Bergaran" egitasmorako.

Bizkaiko eta Gipuzkoako 372 ikasleren transkripzioak sareratu ditugu Ahotsak.eus webgunean
2021ko mar. 5a, 09:50
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat ikaslek hartu dute parte Ahotsak proiektuan. Batzuek elkarrizketak egin dituzte, beste batzuek transkripzioak. Euren lanaren emaitza sarean ikusteak lanean jarraitzeko gogoa pizten die. Eskerrik asko parte hartu duten institutu, irakasle eta ikasle guztiei!

Urte berri on! Urte berri txinatarra hasi da
2021ko ots. 12a, 09:59
Gaur hasi da urte berri txinatarra. Asko dira gurean bizi diren jatorri txinatarreko herritarrak, eta haietako batzuk 101 ELE proiekturako elkarrizketatu genituen. 101 ELE proiektuan Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen dihardugu, kultur aniztasuna bistaratzeko.

Danele Sarriugarte: "Literaturarekin arazo nagusia da pertsonaia publiko bilakatzen zarela"
2021ko ots. 10a, 09:33
Danele Sarriugarte idazleari elkarrizketa egin diogu, Gazte Gara Gazte proiekturako. Ikusi haren testigantzekin prestatu dugun bideo laburra. Gainera, elkarrizketako bideo-pasarte guztiak ipini ditugu sarean.

Badihardugu Elkartearen 20. urteurrena kantuan ospatu dugu
2021ko ots. 4a, 10:14
20 urte pasatu dira Deba eskualdeko euskara bultzatzeko asmoz Badihardugu Euskara Elkartea sortu zenetik. Egoera berezi honetan urteurrena kantuan ospatzea pentsatu dugu. 2018an Abaddia Saria jaso genuenean Ainara Ortegak eskaini zigun kanta ederra abestuz bideo hauxe osatu dugu Badiharduguko kideok. Ea gustatzen zaizuen!

Hika ikastaroan izena emateko aukera, Oñatiko Jabetze Eskolan
2021ko ots. 2a, 10:19
Oñatin noka biziberritzeko dagoen beharra ikusita, Ingo Xonau! ekimenetik hika ikastaroak antolatu ditugu emakumeentzat, Jabetze Eskolan. Lehenengoa aste honetan bukatuko da. Bigarrenean izena emateko epea zabalik dago jada. Animatu!

Jon Plazaola: "Aittittaren bideari jarraituz, txiste kontalari izan naiz txikitatik"
2021ko urt. 20a, 11:48
Jon Plazaola aktore urretxuarra elkarrizketatu dugu, Gazte Gara Gazte proiekturako. Ikusi haren testigantzekin prestatu dugun bideoa! Gainera, elkarrizketako bideo-pasarte guztiak ipini ditugu sarean.

Oñatiko hitanoa biziberritzeko egitasmoa ikastetxeetara iritsi da: Ingo Xonau!
2021ko urt. 16a, 12:27
Bigarren Hezkuntzako Oñatiko hiru ikastetxeetan liburuxkak, esku-orriak eta txapak banatu dizkiete ikasleei, eta datorren astetik aurrera hika egiteko ahozko lanketak egingo dituzte, astean behin.

Kepa Errasti: "Ni euskeraz bizi naz eta euskeraz bizi dot dana"
2021ko urt. 13a, 08:49
Kepa Errasti aktore aretxabaltarrari elkarrizketa egin diogu, Gazte Gara Gazte proiekturako. Ikusi haren testigantzekin prestatu dugun bideoa! Gainera, elkarrizketako bideo-pasarte guztiak ipini ditugu sarean.

Nola hitz egiten dute gazteek? Tokian tokiko euskalkiak ezagutzeko bideoa
2021ko urt. 7a, 13:31
Ahotsak.eus proiektuaren helburuetako bat euskalkiak jasotzea da, herririk herri. Adinekoen jarduna ez ezik, baita gazteena ere. Prestatu dugun bideoan gazteak euskalkian hitz egiten agertzen dira, eta tokian tokiko berezitasunak ezagutzeko balio du.

70eko hamarkadako literaturari buruzko ikus-entzunezkoa sarean ikusgai
2020ko abe. 17a, 10:59
Ahotsak.eus proiektuan hainbat idazle eta literatur aditu elkarrizketatu ditugu, literaturaren historia ezagutzeko. Testigantza horiekin, 70eko hamarkadako literatur lanei buruzko bideoa osatu dugu, mugimendu handiko hamarkada euskal literaturan.

"Elgoibarren Aniztasuna Ikasgai" proiektuko bideoak eta ikasmateriala sarean erabilgarri, guztion eskura
2020ko abe. 1a, 09:49
Elgoibarko aniztasuna ezagutarazteko, hainbat jatorritako ikasle eta gurasoak elkarrizketatu ditugu herriko LHko bi ikastetxeetan. Testigantza horiekin bi ikus-entzunezko eta ikasgeletan erabiltzeko ikasmateriala gertatu ditugu. Sarean daude, interesa duenaren eskura!

"Eibarren Aniztasuna Ikasgai" proiektua aurkeztu dugu gaur eguerdian
2020ko aza. 25a, 17:03
"Eibarren Aniztasuna Ikasgai" proiektuaren helburua herriko aniztasuna ezagutaraztea da. Hainbat jatorritako ikasle eta gurasoak elkarrizketatu ditugu, zazpi ikastetxetan. Testigantza horiekin bi ikus-entzunezko gertatu ditugu, eta baita ikasgeletan erabiltzeko ikasmateriala ere. Sarean daude, interesa duenaren eskura!